Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 25a
Martuteneko espetxea hetsi eta Zubietakoa zabaldu
M.V.
Zubietako espetxe berria estreinatu dute ekainaren 15ean, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak.
Kartzela berria, handia eta modernoa da, eta 400 toki ditu: 360 gizonentzat eta 40 emazteentzat. Horiei gehitu behar zaizkie Gizarteratze Zentroak hartuko dituen 75 tokiak, modulu independente bat erregimen irekiko kasuak kudeatzeko eta presoak kanpora atera daitezkeen bertze modalitate batzuetarako.
Azpiegitura zaharraren eta berriaren arteko desberdintasunak azpimarratu ditu Imanol Pradalesek: 1948an eraikia izan zen Martuteneko presondegia “presoak zaintzeko” helburuarekin diseinatua zen; Zubietakoa aldiz, “pertsona erdigunean” ezartzen duen espetxea izanen omen da.





