Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Ekainaren 25a

Eskubaloia - Kermeza

US Nafarroako neska txapeldunak
US%20Nafarroako%20neska%20txapeldunak

Eskubaloia

Goresmenak US Nafarroako andere eskubaloilarieri! Lehen mailako taldea Akitania Berriko txapeldun da, finalean Sud Deux Sevres-eko taldeari nagusiturik 30/20. Sasoineko zoingehiagoka guziak irabazi dituzte funtsean. 2. taldeak haatik departamenduko finala galdu du. Gure Baigorriko herria ederki ordezkatua da US Nafarroako eskubaloi hortan, Laura Jauretche, Kattin Bascans, Ana Izoco eta Naiara Arangoitzekin bereziki, lehen ekipako trebatzaileetarik bat den Franck Sallaberry ahantzi gabe. Orain langile bat bilatzen dute gazteez arduratzeko eta denak presatuak dira Baigorriko eskubaloi gela berria eraikia izan dadin. Hau prest izan behar laike heldu den urteko.


Kermeza

Gure parropiako kermeza uztailaren 5ean iragaitekoa da, igandearekin. Egitaraua:

(9:00) meza Irulegin, (10:30) meza Baigorrin, (12:00) aperitifa eta bazkaria Plaza Xokon, (16:00) animazioak, haurren jokoak, errotak, (17:00) talo eta xingar.

Izen emaiteakbaitezpadakoak dira bazkaria eremaiteko edo lekuan berean jateko, ekainaren 28a gabe: Catherine Oronos 05-59-37-40-34 edo Jacqueline Handia 05-59-37-18-83.

Zuen sariak ongietorriak dira, janari, erosketa txartelak edo beste, Bil Etxea gelan pausatuz.

Parropiaren egun hori izan dadila belaunaldi guzien arteko ezagutza, gurutzatze, elkartasun eta zorion gertakaria!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016