Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Ekainaren 25a
Baxe Nafarroako erakustokiko uda huntako hitzaldiak - Hirugarren margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun
Baxe Nafarroako erakustokiko uda huntako hitzaldiak
Aitzineko urteetako haritik, Baxe Nafarroako erakustokiak zazpi hitzaldi antolatzen ditu uda huntan. Huna programa eta egutegia:
- Ekainaren 18an: Diego Garate Maidagan “Harpeetako artea Euskal Herrian”.
- Uztailaren 2an: Christian Normand Orieux “Bizileku noblea Baxe Nafarroan erdi aroan”.
- Uztailaren 9an: Bertrand Saint-Macary “Val Carlos-eko markesaren ezohiko zortea: gerra karlistetatik Dreyfus auzira”.
- Uztailaren 23an: Mikel Erramouspe “Perkainen haritik 1830-1914” dokumentala.
- Agorrilaren 6an: Xarles Videgain “Euskal Herriko hizkuntza atlasa”.
- Agorrilaren 20an: Bertrand Saint-Macary “Santiagoko Jondoni Jakue: Zergatik? Nola?”.
- Agorrilaren 27an: Yves Carlier “Tradizioaren eta modernitatearen artean – Pintura Euskal Herrian 1850-1950”.
Hitzaldiak,Bideaken emanak izanen dira (20:30).
Hirugarren margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun
Hirugarren aldikoz, Donapaleuko Herriko Etxeak margolan eta marrazki lehiaketa antolatzen du uda huntan. “Donapaleu kolorez” deitutakoa ekainaren 27 eta 28an iraganen da Bideak gunean. Deneri idekia da. Hiru kategorietan eginen da, lehena haurrena, bigarrena nerabeena, hirugarrena helduena. Parte hartzaile bakoitzak hiru obra proposatzen ahalko ditu.
Egin obrak, Bideak kulturgunean egongo dira ikusgai 28an, igande arratsaldez (18:00). Publikoaren bozketak hasiko dira (18:00) eta sari banaketa (19:00) eginen dira. Ondotik tragoa proposatua izanen da.
Izena emaiteko edo xehetasun gehiago ukaiteko Bideak elkartearekin harremanetan jartzen ahal da 05-59-65-56-80ra deituz.





