Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Ekainaren 25a

Herriko obren berri

Herriko%20obren%20berri

Harpealde gunearen zaharberritze energetikoaren sailean, lanak uda huntan bururatuko dira, jadanik aipatuen gainera, erabilera anitzeko gela handiaren teilatuan iguzki instalazio fotovoltaikoaren ezartzearekin. Hunekin herriaren eraikin guzien behar energetikoaren parte handiena betetzea asmatua da. Harpealde gunean baditugu trinketa 1984an eraikia, huni datxikola geroxago altxatu ziren gela handia eta eskola publikoaren gelak eta jostalekua herriko eskolak, aisialdi zentroak eta herritarrek aldizka baliatzen dutena. Obrengatik gune hau hetsia izanen da uda huntan. Jostalekua haatik irekia egonen da herritarrentzat, hirixkarateko bidean den gelatik sartuz. Bainan uda huntako lan handienak herria zeharkatzen duen bide handian, Herriko Etxea eta elizaren artean beharrak dira, bereziki Harpealde trinketaren inguruen antolatzearekin.

Obra horiek, bazterren edertzeaz gain erabiltzaile guzieri, gune hortarateko sarbide seguragoa ahalbidetuko dute. Obren denboran, traba eta nekezia asko aitzinikusiak badira, ustegabeak ere gerta daitezke. Beroaren erdian arizan behar duten langileak gogoan ditugula, izan gaitezen jasankor.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016