Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Ekainaren 25a

Pilota - Finalean - Esku-huska

Pilota

Finalean

Aldi huntan ere berri onak nagusi. Palantxan, Challenge National lehiaketaren kondu, pilota hutsean, Elaia Bidart eta Lore Acheritogaray gure gazteek finalerdietan irabazi dute 14-15,15-13,10-05, Eskiularrak 2-ren aurka, Uztaritzeko trinketean. Orain, Elaia eta Lorek finala jokatuko dute Eskiularrak 1-en parean, ontsalaz heldu den igande goizean Uztaritzen.

Beti neskekin segituz, Pilotarienak lehiaketan, xitoetan pilota elkarteko bi parek final-laurdenetan irabazi dute. Irisartarrak 1-eko Luma Monaco-Elaia Gastellu nagusitu zaizkio 15-06, 15-09 Senpereri. Finalerdietan, Luma eta Elaia, Zaharrer Segikoen parean arizan beharko dira.

Irisartarrak 2-ko Gana Urruty Echeverria-Jaima Langlade Larçabalek ere irabazi dute 15-12, 15-07, Denek Bat-ekoen parean. Finalerdietan, Abarratiakoekin haitadan arizan beharko dira.

Esku-huska

Hemen, bi parek final-laurdenak jokatzen zituzten. Bigarren mailako Bidart-Etchegarayk eraman dute 30-20 Atzarriko Etcheverry-Urrutiaren parean, Zuraideko kantxan. Finalerdietan, Paolo eta Julien Denek Bat-eko Cachenaut-Urrutyren parean ariko dira.

Irabazle ere hirugarren mailako Mollon-Bidart, 30-20 garaituz Abarratiakoak! Finalerdietan Amikuzeko Ayçaguer-Vignauren aurka lehiatu beharko dira. Beraz, emaitza onak, bai neska eta mutikoentzat eta bereziki Bidart familiako Elaia, Xan eta Paolo haurrideentzat!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016