Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herriko bozak

Bi hilabeteren buruko ditugu herriko bozak. Lehen bozaldia martxoaren 15ean alabainan. Hautagai zerrenda gehienak laster agertuko dira. Bada segur zernahi apailu eskuin eta ezker. Parisen saltsa bat ederra, macrontiarrak ez baitira beren artean batere ados. Beste hiri handi askotan ere, tirabira frango eta lanak ba gauzak ezin argituz. Iduriz, Macron presidentak ez du bere sudarra sobera sartuko hauteskunde horietan, edo azpiz ariko da bere burua biziki agertu gabe. Hori diote...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Bilboko manifestaldia

Joan den larunbat arratsaldean iragan da Bilbon beste espetxe politika bat aldarrikatzeko manifestaldia, Sare plataformak deiturik. Zenbait oren lehenago, jendalde handia ibilia zen Baionako karriketan, eskakizun bera plazaratzeko xedez. Bi hiriburuak kontuan hartuz, 80 000 lagun baino gehiago bildu direla mobilizazio horietan baieztatu dute antolatzaileek. Bilboko manifestaldian, pankartaren gibeletik joan dira Rosa Rodero, Joseba Goikoetxea ETAk hil zuen Ertzaintzako...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Hondarribiko aireportua

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak Hondarribiko aireportua sustatzen duen Ortzibia sozietatearen 2019ko bilana egin du, urtarrilaren 10eko prentsaurrekoaren bidez. Iaz, 315 000 bidaiari pasatu ziren Hondarribiko aireportutik, aitzineko urtean baino %10,6 gehiago. Halaber, Arantza Tapiak jakinarazi du uztailaren 10etik aitzina hegaldi berri batek Donostia eta Londres lotuko dituela. Bestalde, erregularrak ez diren hegaldien kopurua ere emendatu da....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Zinema

Aurten hirugarren urtea izanen da Zinema eta zientzia zikloa antolatzen dutela Euskadiko Filmategiak eta DIPC Donostia International Physics Centerrek. Edizio hau, gainera, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean apailatu dute. Kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzea eta biak batean zabaltzea da ziklo honen xedea. Horretarako, zientziarekin lotura duten 11 film izanen dira ikusgai. Zientzialari ospetsuek aurkeztuko dituzte emanaldiak, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Aldaketak EAJko zuzendaritzan

EAJ alderdiak jakinarazi du alderdiaren zuzendaritzan aldaketak eginen dituela. Uztailaren 11n eta 12an Bilbon ospatuko den alderdiaren VIII. Batzar Nagusian hautatuko ditu EBBko lehendakaria eta zuzendaritza berria. Andoni Ortuzar orain arteko presidenteak eman du horren berri, baina ez du salatu karguan segitzeko xederik baduen ala ez. Haatik ez du baztertzen postu horretan segitzea, militanteek proposamen hori egiten badute, nahiz eta bera "txandakatzearen aldekoa" den....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Txotx!

Urtarrilaren 15 honetan abiatu da 2020ko sagardo denboraldi berria, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurtengo denboraldia Izaro kantariak ideki du. Xabier Urdangarin Astigarragako auzapeza eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria izan da eguerditan Sagardoetxean ospatu den aurkezpen ekitaldiko buru. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek ere parte hartu dute ospakizunean....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016