Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Ortz-Adarra

Donibane Lohizunen, hilabete hunen 14a arte bada erakusketa berezi bat Dukontenea egoitzan. Ortz-Adarra elkarteak berexirik margo eta xixelkadura andana bat. Erakusketa hori arratsaldetan izaiten da idekia...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hendaiako Zarpai-Banda beti berdin harro!

Hendaian biziki ezagutua da Zarpai-Banda musikari taldea, famatua segur herrian berean bainan herritik kanpo ere, itzuli frango baitu eginik - eta beti egiten - dela Frantzian barna, feria handienetan partaide, Nimes, Béziers eta holako hiri batzuetan berdin, bainan ere urrunago, hala nola Alemanian gaindi. 2020a urte berezia da haatik Zarpai-Banda ospetsu horrentzat, aurten betetzen baititu bere 50 urteak. Karia hortarat, ospakizun sail bat guziz aberatsa badu pikoan ezarria,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Itsasoa gero eta ausartago

Segur aldi bat baino gehiago arizanak gira jadanik ere gai huntaz bainan berriz ere aipagai dugu: Kostalde guzian, lekuka gehiago haatik, itsasoa gero eta ausartago da! Uhainek gero eta gehiago "jaten" dute itsas-bazterra! Joan den hilabete hortan, egundainokotan lur-lehertze bat izan da Erlaitzbidean, Hendaiako aldean, Abbadia jauregitik hurbil. Ja hartu segurtasun neurriak aitzina xorroxtu dituzte, jendea ez hurbiltzeko, lanjerarengatik, ezponda zonbaiten kaskorat. Handik hurbil,...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 09a

Beti gauza bera!

Urtatskari izan da besta ederrik segur bainan zalaparta itsusiak ere ba, auto erretze eta gaineratiko. Estrasburgo hirian, 220 auto erre dira, jaz baino aise gehiago, eta zonbait kaxketadun kolpatuak izan dira ondotik piztu diren kalapitetan. Lyoneko aldean ere autoak erre dituzte bi gauez segidan! Alsazian errekontru zonbait bestalde, hango usaia izanki-eta, Alemaniako gisa, lehergailu askoren zartaraztea urte berriaren ohoretan. Joko hori debekatua bada ere....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 09a

Beste bat!

Beste bat beraz bainan beste zer? Beste eztabaida bat idurieta jadanik etzela aski! Urtatskari, 487 lagun ohoratuak izan dira Légion d'Honneur delakoaren sailean. Bainan izendatze bat ez dute denek untsa hartu hor gaindi. Jean-François Cirelli enpresaburu ezagutua jadanik zaldun zena graduz goratu dute. Badu orai lau urte jaun horrek kudeatzen duela Ameriketako diru-kutxa handi batek Frantzian muntatu adarra. Errextasun asko eskainiz bere bezeroeri beren dirua...

Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 09a

Argitik argia pizten den bezala

Argitu orduko iluntzen duen egun euritsu hozpil horietako bat da. Autoz doan gazteak ikusten du adin handiko emazte mehats bat errebide bazterrean, mercedez auto ederraren ondoan zutik, manta batetan bildua, itxuraz arranguratua. Gidari gazteak bere lehenbiziko okasionezko Fiat Punto kaxkarra bide bazterrean aparkatzen du. - Ikusten dut, anderea, gibeleko errota zilo duzula. Lagunduko zaitut! Andereak ezpainak ubel, hotzez ikaran: - Garaia zen. Badu bi oren hemen nagola esku...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016