Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Carlos Ghosn-en eskapada

Carlos Ghosn, Brasil-en sortua da (1954). Libano-Brasil-Frantses nortasuna du. 2005etik 2019a arte Renault-Nissan-eko zuzendaria egon da. 2018ko azaroan arrastatua izan zen Japonian, justiziak akusatzen du Nissan-en finantza-argitalpenetan diru sarrerak gordetu izaitea. Ondoko hilabetean inkulpatua izan zen enpresaren diru parte bat beretzat erabili zuela, Japoniatik ateratzeko eskubiderik gabe. Laster bere auzia iragan behar zela eta Japoniatik eskapatu da, mundu guzia inarrosten...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Nazioartean emazteek jasaiten dituzten bortizkeriak

2019ko urtean anitz aipatu da emazteri buruz egin erasoak eta horren ondorioz hilak izan direnak. Frantses estatuan 149 emazte erailak izan dira. Amnesty Internazional erakundeak atera txosten batean agertzera emaiten du munduko %35 emaztek bortizkeriak jasan dituztela, gehienetan (%70) hurbileko batenganik. Beren erranetan, 16 eta 44 urte artean hilak izan diren emazteak, ez dira eritasunez hil baina bai bortizkeriak jasan dituztelakoz. Bestalde bortxaketak jasan dituzten...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Katalunian

Joan den astean jadanik aipatua ginuen 3 euro-deputatu katalandar, Carles Puigdemont, Toni Comin eta Oriol Junqueras hau beti preso dena, Europako Parlamentuan hautetsi izaiten ahalko direla. Urte hasierako parlamentuko lehen bilkura urtarrilaren 13an iraganen da, Carles Puigdemont eta Toni Comin Estrasburgoko parlamentuan izanen dira. Berria jakin orduko Carles Puigdemont-ek ageri baten bidez adierazi du, laster Ipar Katalunian mobilizazio handi baten deia izanen dela "azken...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Austrian kontserbadoreak aliantzan Berdeekin

Joan den astean Sebastian Kurtz Austriako Kontserbadoreen buruzagiak eta Werner Kogler Berdeen alderdikoak aliantza bat egin dute. Bi alderdi hauek norabide politiko arrunt desberdinak dituzte, Sebastian Kurtz eskuin-liberal arduraduna, pozik agertu da berrikuntza baten seinale dela. Irailaren 29an hauteskundeak iraganak ziren, Sebastian Kurtz-ek zailtasunak ukan ditu gobernu berri baten osatzeko. Afera hunek iraunen duen zaila da erantzutea, jakinez eskuin liberal alderdia...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 08a

Erregeak beti hor

Donibane Lohizunen, betiko molde berezian ospatu da aurten ere, joan den igandean hain xuxen, Trufania, edo neguko Besta Berri delakoa. Errege magoek ez dute ahantzi Donibanerat jitea, eta oinez gehiago dena, ez kamelu batzuen gainean Hegoaldeko toki askotan ikusten diren bezala. Aroak hotz-aireño bat baldin bazuen ere - sasoina da - jendea bildu da ederki. Magoak ibili dira karrikaz karrika eta gero bezperak kantatu dira untsa kartsuki Eguberriko kantu zonbait ere...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 08a

Hautsi-mautsi bat?

Horiek hola, aipatu du ere erretreta solas piztu eta samindu saltsa handi hori. Bere hartan segituz beti berdin tente, solas batzuk hori erakusten alabainan, eta denbora berean gobernua deituz hautsi-mautsi zerbaiten kausitzerat ados ez diren horiekin. Eta bai, "compromis " hitza entzun diogu eta hitz horrentzat ez ditake beste itzulpenik, hautsi-mautsi baizik! Hauxe ere gogoan daukagu, zonbait astez segidan gobernuak aski errepikatu duela erretreta horientzat denak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016