Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Organo handia berritu behar

Beti bezala eta denetan bezala funtsean, ospakizun kartsuak eta jendetsuak izan dira aurten ere Eguberrikari Donibaneko elizan. Karia hortarat, oroitarazia izan da obra handiak beharrak direla organo handiaren berritzeko. Ja aipatuak ditugu obra horiek aldi bat baino gehiago bainan berriz solasgai dira parropiak gastuen pagatzeko 150.000 euro behar baititu nunbaitik ateratu. Diru laguntza pizkorrak segurtatuak izanikan ere bestalde. Obrak gostako dira orotarat 370.000 euro,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Arrantzaren gora beherak

Donibane-Ziburuko arrantzaleek atera dituzte jazko konduak, oro har ez hain onak ez eta hain txarrak. 7500 tona arrain ekarri dira porturat, aitzineko urtean bezenbat beraz, gauza guti goiti beheiti, bainan diru sartzeak ttipitu haatik, %8ez. Aise legatz gutiago denen buru, %33 gutiago ez idurika. Lupinak ere ozka bat ona beheiti egin du, parte segurik Europa mailean hartu neurri batzuengatik. Arrantza hori azkarki mugatuz uda ondarretik goiti. Aldiz, aitzineko urtean baino atun...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Kantu eta kantu!

Eguberri iri hortan bazterrak azkarki airostu dira gure Kostaldean ere! Zonbait ikusgarri eta ausagailu ez badira ere egin aro txarrarengatik. Denen buru halere ez da makur handirik ezartzen ahal Fabien galernaren bizkar! Zokoan berriz ukan badituzte ere haize ufako zonbait orenean 142 kilometroren heinekoak! Bi aldiz gauza bera beraz bi aste barne! Dena den, izan da airostasun handia, eguraldiak onerat eginik, bai Eguberri bezperan bai eta Eguberri egunean. Olentzero...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Gogoetagarri

Aitzineko urtetan ere entzun da holako zerbait bainan oraikoan aise gehiago! Jende frangok Eguberrikari ukan opariak salgai ezartzen dituzte Internet sarean. Eta hori berehala, denborarik batere galdu gabe. Pentsa, ikerleen arabera Eguberri egunean berean baziren bost ehun mila gauza, mota guzietarik, gisa hortan salgai agertuak! Jendeek ez beren gustukoak edo zazi zu. Gauza gogoetagarria hori ere!...

Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 02a

XALBADORREN JAINKOA!

Liburu bat "Xalbador, beldur erlijiotik maitasun sinesmenera" titulupean argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillo, Euskaltzain urgazleak. Xalbador nola pasatu den Jainkoaren beldurretik haren amodiora, haren LAGUN izaitera, hori du ikertzen liburuaren egileak. Zeren ondorioz? Kontzilioa, Bascans Urepeleko erretoraren predikuak, berak bere familian ukan nahigabeak edo pairatu behar ukan zituen istripuak? Ahantzi gabe Izpirituak aitzinatu eskukaldi isila! Horiek denak autoreak...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Bakantzetan

Eguberrikari Elisabeth Borne ministroa Marokorat joan da oporraldi batentzat. Horrek ere ekarri du eztabada andana bat. Nola joan den keinka huntan, Frantzian hoinbeste tirabira badelarik, trein anitz geldituak eta holako. Christophe Castaner barneminixtroa ez batere ados. Ministroek ere hartzen ahal dituztela oporraldiak eta gisa guziz Frantziatik kanpo direlarik ere beti segitzen ahal beren lanaren araberako gora-beherak. Batzuentzat Elisabeth Borne hutsean da, beste...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016