Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Argentina egoera larrian

Abenduaren 10ean Alberto Fernandez, ezker-zentroko peronista, presidente berria hautatua izan da. Ekonomia aldetik gaizki izanez neurri berri batzuk hartuak izan dira. Zerga sistema aldatu dute, tatsen emendatze batzuk izanen dira, klase ertain eta handiek jasanen dute fiskalitatearen emendatzea, laborantza arloan ere zergak goratuko dira. Agintari berriek espero dute neurri horiekin berriz ahulduak diren sektoreek gorakada bat ukanen dutela. Peso moneraren balioa %70az erori da,...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Kanputxean arraina ttipitzen

Klimaren aldaketagatik arrantza sektorea lanjerean da, 2 milioi pertsona hortaz bizi dira eta beren geroa lanjerean dute. Urak beheitituak direla eta, sekulan ikusi ez duten heinean dira, horren ondorioz tokiko ekonomia zailtasunean da, populazio bat pobrezia egoera batean ezarriz, zenbaitzuk zorretan izanez beren barkuak sesituak dira. Bestalde arrainek ezin dute erreproduzitu, adituen arabera 2040ko arrainen %40 eta %80 arteko beherakada bat eraginez. Beste laborariek ere egoera...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Katalan eurodiputatuak

Bazterrak berotuak dira Estrasburgon, David Sassoli Europar Parlamentuko presidenteak espainol euro-deputatuer buru egin du, Kataluniako 3 euro-deputatu hautetsi bezala onartuak izan daitezen. Hauek dira, Oriol Junqueras 13 urteko presondegi zigorra duena, Carles Puigdemont eta Toni Comín, Espainol estatuak ez ditu onartu nahi eurodeputatu bezala. Baina Luxenburgoko auzitegiak erabaki du onartuak izan daitezen, aitzineko astean Europak Parlamentua eta Espainiak estatuaren...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Gehienik pagatua den "youtubeur"-ak 9 urte

Mutiko hau Ryan Kajin deitzen da, interneten bidez egiten diren film ttipiak egiten ditu, 23 milioi segitzaile ditu. Lehen grabaketak 3 urtetan hasi zituen, hasieran jostailu saltegietan grabatzen zituen, entseguak eginez. Orain beti haur publiko bati buruz eginak badira, joko batzuen azalpenak emaiten ditu. 5 urtez izigarriko arrakasta bildu du mundu guzian, errana denez 26 milioi dollar irabazi ditu 2019ko urtean, gehienik pagatua den "youtubeur" bilakatuz. Guretzat bitxi eta...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Estatu Batuetan Olentzero berezia

Colorado eskualdean David Wayne Oliver 65 urteko gizona banku batean sartu da eta ebatsi zuen dirua karrikan ziren pertsoneri banatu die. Laster polizak arrastatu du, dirua eskuratu zuten oinezko batzuk dirua berriz bankura eraman dute, polizaren arabera ebatsia izan den diru guzia ez da ordaindua izan. David Wayne Oliver-ek nahi izan du Eguberri bezperan bere maneran Olentzeroren ardura hartu....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Iran-en bi emazte ikertzaile preso

Téhéran-eko presondegian daude Fariba Adelkhah eta Kylie Moore-Gilbert, ikertzaileak dira eta abenduaren 24an gose eta edari greba abiatu dute. Gutun baten bidez adierazi dute psikologiko tortura jasaiten dutela, CERI ikerketa zentroak baieztatu duena sare sozialen bidez, arrangura handia dute ez baitute luzaz irauten ahalko bereziki edan gabe, beren bizia arriskuan ezartzen dutela adieraziz. Islamistek akusatzen dituzte espioigoa egitea, Farida Adelkhah antropologoa da, eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016