Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 19a

64 urtetako hori

Bizkitartean, nagusi elkarteek frango onak kausitu badituzte ere gobernuburuaren xedeak, langileak kontra agertu dira, arrunt kontra deplauki erraiteko. Alde batetik, erretretaren karkulatzeko moldea kanbiatu beharra da, eta anitzen gustuko ez da oraino ere batere argi zer nola gertatuko den. Anitzen beldurra molde berria txarrago izan ditakeela. Eta noizetik harat martxan izanen da molde berria? Oraino 45 urtetarat heltzekoak direnentzat orobat. Arte hortan urak eginen du...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 19a

Emekiño

Eguberri hor berean-eta, heldu den astean alabainan, eta Frantzia sukarrak hartua egoki da erretreta solas agertua den saltsa nahasi horrekin. Gauzak argitu behar zituela, aitzinetik hori errana zuen eta aski gora, mintzatu da beraz Edouard Philippe gobernuburua bainan saltsa ez da emendatu baizik! Ederra diuk bostekoa, behialakoak ziona, ezin konprenituz eta ezin onetsiz nola hortaratuak giren! Alta, gobernuburua arizan da giroa doi bat bederen goxatu nahiz, azpimarratuz...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak greban

ELAk ordezkatutako adineko pertsonen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek hasi dute beste greba hilabete bat, urtarrilaren 10era arte. Deitutako grebarekin 180 eguneko lan-uzteak eginen dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren "hipokrisia" kritikatu dute; erran dutenez, "ez zaizkie interesatzen ez emakume langileak, ez familiak ezta erabiltzaileak ere"....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Antxoa gaztearen populazioa jaitsi da Bizkaiko Golkoan, baina maila onean dago

Antxoa gaztearen populazioa jaitsi egin da Bizkaiko Golkoan baina oraindik "maila onean dago", Aztiren Juvena 2019 kanpainaren arabera. Urtebete baino gutiagoko 114.000 tona antxoa gazteak daude gaur egun Bizkaiko Golkoko uretan. Azti zentro teknologikoaren kanpaina zientifikoaren arabera "oraindik maila onean dago". Aztik nabarmendu duenez, antxoa eta antzeko pelagiko txikien populazioen bilketek eta biomasa mailak urtetik urterako gorabehera oso handiak izaiten dituzte....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Euskara gehiago bultzatzea galdatzen du Europak osakidetza eta ertzaintzan bereziki

Europar kontseiluak galdatu du espainiar estatuan euskara bultza dezaten bereziki administrazioan, osakidetza eta Ertzaintzan. Halaber Nafarroak zenbait lurraldetan euskara errekuperatzen ari den guneetan, gune mistoa deituan. Kontseiluaren arabera 16 eta 24 urteko gazteen artean %71ek euskara badakite, %62 zirelarik 2006an eta %25 1991n. Urrats horiek behar dute lagundu kontseiluaren arabera euskarari arnasa gehiago emaiteko....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Ipar Euskal Herriko Manex haziarekin ernaldutako lehen bildotsak Hegoaldean

Ardi lankidetza proiektuari esker, dagoeneko sortu dira Ipar Euskal Herriko Manex haziarekin ernaldutako lehen bildotsak. Ekimenaren helburua "Pirinioetako bi aldeetako Latxa-Manex populazioen artean dauden lotura genetikoak indartzea". Ardi proiektuaren baitan, 2.359 dosi erabili dira (Manex Muturgorriko 1.862 dosi Latxa Muturgorrian eta Manex Muturbeltzeko 497 Nafarroako Latxa Muturbeltzean).Pirinioetako esnetarako ardi arraza autoktonoen biziraupena mehatxatua da, produkzio...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016