Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 18a

Kultur industriaren osasuna Frantzian

Zifrak azaro erditsutan agertuak dira. Hexagonoan kondatzen dira 300 000 enpresa kultur sailean ari direnak. 100 miliar euroko afera zifra dute. Frantziako ekonomia sektorearen barnean %2,3, laboral-hazkurrigintzaren hein berean. Orohar kultur enpresen aktibitatea %6,7an emendatu da aurten. Beraz baikortasuna nagusi da, nahiz bi eremu beheiti doazen: prentsa idatzia (- %2,9) eta Irratiak (- %6). Kultur lantegiek eta egiturek 1,3 milioi presuna biziarazten dute. Dozena erditsu bat izen...

Euskal diaspora | 2019ko Abenduaren 12a

Gabonak, Eguberria, Olentzero eta Urte Zaharra euskal etxeetan

EGUBERRI GIROA. Abantxu hilabete hastapenetik abiatua da munduko euskal etxeetan Eguberri giroa eta Urte Zaharreko ospakizun aitzineratuen programa. Frango dira munduan Eguberri bestak, Olentzeroren bisita eta Urteari azken agurra emateko antolatu elgarretaratze eta ospakizunak, baina euskal etxeen kasuan, abantxu kasu guzietan berez dagokien data baino lehenago gauzatu eta obratuak, egiazko datak bakotxaren familia eta bestelako lagunekin ospatzeko utzirik. HERRIAra heldu...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Lerrategi eder bat

Eguberri eta Urtatseko besten karie- tarat, lerrategi berezi bat muntatua dute zonbait asterentzat Donibane Lohizunen, portuaren bazterrean. Asteburuetan eta asteazkenetan lerragune hori idekia da goizeko 11etarik aratseko 7ak arte. Beste egunetan aratsaldeko 4etarik 7ak arte. Eskoletako oporraldia hastearekin egun guziz idekia asteburuetako tenore beretan....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Obrak Santa Ana elizan

Hendaian, badira bi eliza, batto Santa Ana, iragan mendean eraikia, itsasaldeko partean, lehengo kapera xahar baten tokian. Organoa estatu txarrean zuela, jaz erabaki zen organo horren berritzea eta orai obran ari dira xede horren gauzatzeko. Obra horiek gostako dira 130.000 euro eta araberako diru laguntzak badituzte segurtatuak, Jean-Marc Lavigne erretora gisa hartarat bermaturik....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Telethon eta Telethon

Denetan bezala, gure Kostaldean ere Telethon elkartasun sailak ukan du arrakasta ederra, anitz jendek parte hartuz eta anitz gisetarat, ibilaldi, ikusgarri, loto, bixkotxa saltze eta beste. Donibane Lohizunen konparazione bazterrak azkarki harrotu dira, elkarte frango partzuer eta bereziki, beti bezala, suhiltzaileak, gaitzeko paella ona prestatu dutenak bai eta joko asko muntatu....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Berriz hautagai

Biriatun, badu 30 urte, kasik 31, Michel Hiriart dutela auzapez. Joan den egunean, jakinarazi du, etxez-etxe banatu ageri batean, berriz hautagai izanen dela heldu den martxoko hauteskundeetan. Azken aldikotz berak dionaz. Bere zerrenda ja osatua omen du, zortzi lagun jadanik kontseiluan direnak eta zazpi hautagai berri. Azken aldian kontra zituenek ere berriz ukanen dute beren zerrenda. Auzapezak dio dei bat luzatu diotela lixta bakar baten muntatzeko, bost aulki...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016