Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Euskal Errepublika

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren 41. urtemugan, Euskal Errepublika" aldarrikatzeko manifestaldi jendetsua egin du EH Bilduk Bilbon. "Euskal Errepublika" idatzirik zeraman pankarta emazte talde batek eraman du karriketan barna. Han ziren, bertzeak bertze, Mertxe Aizpurua eta Bel Pozueta Espainiako Kongresuko diputatuak, Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre legebiltzarkideak eta Jone Goirizelaia zinegotzia. Sortu alderdiak ere protesta eta aldarrikapen ekitaldia egin...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Urban Klima 2050

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu den Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life izeneko proiektua aurkeztu du Bilbon. Egitasmo honek klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu sei urtez, eta bere helburu nagusia izanen da 2030 urterako berotegi-efektuko gasak %40 murriztea. Proiektu honi esker 19,8 milioi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Diru zama horren %51 Europar Batasunak finantzatuko du. Finkatuak diren 40...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Literatura

Joseba Sarrionaindiak "Airea ez da debalde" izeneko liburua argitara eman du, Pamiela argitaletxearekin. Joan den urtean, garai berean plazaratu zuen "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" lanaren segida da oraingo hau. Bere bizitoki duen Kubaz, Euskal Herriaz eta bere bizitza pertsonalaz mintzo da, bertzeak bertze. Bi liburuak Habana hirian eta gauaz idatziak dira. Bigarren honek iazko azaroaren 1etik aurtengo otsailaren 28ra arteko idatziak biltzen ditu....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Pilota

Julen Retegik (1985 Eratsun, Nafarroa) pilota utziko duela jakinarazi du. Abenduaren 15ean jokatuko du azken partida, eta ondotik erretreta hartuko du, 34 urtetan. Retegik eskerrak eman dizkio Aspe enpresari, hamar urte hauetan erakutsi dion konfiantzarengatik. Halaber, bere familiakoak eta hurbilekoak ere eskertu ditu. 2005eko uztailaren 7an hasi zuen pilotari ibilbidea Retegi Bik, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. 2008an, Bigarren Mailako Buruz Buruko txapelduna izan zen....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

EAEko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos alderdiak EAEko aurrekontuei buruzko aurreakordioa finkatu dute, 2020 urterako. Horretarako adostu dituzten ekimenek hunkituko dituzten sailak ondokoak dira: hezkuntza publikoa, berdintasuna, klima aldaketa, enpresen errotzea eta ludopatiaren prebentzioa. Gainera, honen berri ematean, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi du gai gehiago negoziatzen jarraituko dutela eta negoziaketak bide onetik doazela. Akordio...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 12a

Euskararen nazioarte eguna

Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak nahi izan dute eguna markatu prentsaurreko baten bidez, laster herriko bozak heldu direla eta euskararen hizkuntza politika bermatzeko deia zabalduz. Hortarako protokolo bat plantan jarriko dute, aitzin nahi izan dituzte azken hamarkadan eginak izan diren ekimenak oroitarazi. Euskal Konfederazioak zioen, "Herriko Etxetan lan ildoa" txostena, 50 herri engaiatu zirela euskararen garatzen beren egituretan. Geroztik Euskararen Erakunde...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016