Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Migrazioari erantzun bateratua eta solidarioa emaiteko itun bat egin dute

"Ukan nahi genukeena eskaini. Zer nahiko genuke jaso migratzaile, errefuxiatu edo egoera kalte bera batean den pertsona baten azalean egongo bagina?". Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioek eta migrazioaren alorrean lan egiten duten gizarte eragile andanak landu dute akordioa. Itunak, edozein migratzailek nahiko lituzkeen "duintasun baldintzak" jasotzen ditu, Urkulluren erranetan...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Metalgintzako aurreakordioa

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmena, Patronalak eta sindikatuek izenpetu dute 50.000 langilerentzat, heldu diren hiru urteetako lan baldintzak arautuko dituena. LAB eta UGTk, berretsi dituzte sektoreko delega tuekin egin batzarretan. LABek "akordio historikotzat" jo du, "mobilizazioei eta grebei" esker lorturikoa. Besteak beste, langileek 527€ gehiago irabaziko dituztela zehaztu du bere oharrean, eta tauletatik kanpo daudenek 395 eta 422 euro artean. ELAk ez du akordioa...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Eguberri: presoen aldeko mobilizazioak lau hiriburuetan

"Aterabidera orain presoak" lelopean, Sarek manifestazioa deitua du Bilbon urtarrilaren 11rako. Plataformak ez du ekinbide horretara mugatu nahi "salbuespenezko espetxe politika amaitzeko" aldarrikapena. Bilboko manifestazioari begira, Eguberrietako oporretan lau elkarretaratze eginen ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: abenduaren 21ean Iruñean eta Gasteizen, abenduaren 27an Bilbon eta abenduaren 28an Donostian. Sarek gogora ekarri du 142 euskal preso etxetik 600 eta...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Pirritx eta Porrotx, Iruñeako Anaitasuna kiroldegian abenduaren 22an

Baluarten ematekoa zen "Bizi dantza" ikuskizuna lekuz aldatu eta, Anaitasuna kiroldegian emanen dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, abenduaren 22an. "Bizi dantza" ikuskizuna Baluarte auditoriumean ematekoak ziren pailazoak, baina Enrique Maia alkateak kontratua ezabatu zien. Ikuskizuna beste bide batetik antolatzea erabaki dute. Molde horretan, "irtenbidea" aurkitu dutela azaldu dute pailazoek, eta ikuskizunera joateko deia egin: "Bizi euskara, bizi dantza!"....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Aita Mari ontziaren lan baliosa

Hatsa hartu dute Aita Mari ontziko lagunzaileek, Pozzallo Siziliako portuen sartzeko baimena ukan dutelarik. Zenbait egun zeramatzan ontziak itsaso zakarrean inarroserik. 78 etorkin itsasoan galduak bilduak zituen: 59 gizon, 6 emazte eta 13 adingabe. Azkenean Siziliatik, lehorreratzeko baimena ukan dute. Etorkinak banatuak izanen dira Europako erresuma ezberdinetan. Eta Aita Mari ontzia, mantentze lanak egin ondoan, berriz itsasorat joanen da, beharretan diren...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Urzategien berri

Azaro guziko denbora euritsu eta txarrak kaltetu du leku guzietan, urzo ihizia. Oraino anitz eta anitz urzo gelditzen dira, hegoaldera buruz beren bidaia ez dutenak oraino egina. Urzategiek ere pairatu dute aurtengo denboraldi eskasa: Etxalarko saretan 618 urzo harrapatu dituzte aurten. Napaleko saretan dute urzo gehienik harrapatu 1564, Oxkaxe 91, Lanne 631, Etxalar 619, Landibarre 594, Lekunberrin 291, Sara 186, Aldude 30....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016