Kostaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Brokoa txalupa handia obretan

Itsas-Begia elkarteak muntatu "Brokoa", lehengo txalupa handien idurikoa, gure itsas-ondarearen lekuko guziz baliosa dugu. Lehen freskaldi bat emana izan zaio Azkainen bainan beste obra zonbait ere akulatu beharrez, joan den asteburu hortan uretik atera dute Zokoan eta Bordeleko alderat eremanik, Gujan-Mestras herriko porturat, han egoitekoa da hiru hilabete, obra askoren akulatzeko denbora. Obra horiek gostako dira 30.000 euro. Diru laguntzak badira segurtatuak bainan ez aski gastu...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Hitzordu frango Téléthon sailaren kondu

Elkartasunez urrats baliosak egiten dira eskuin eta ezker Téléthon sailaren karietarat. Hendaian konparazione kantu eta dantza ikusgarri bat izanen da ortzirale aratsean Mendi Zolan bilgunean. Bestalde, arats hortan berean bai eta biharamun aratsean, Abbadia jauregian, "La mort d'Aggripine" antzerkia. Larunbatean, bixkotxa saltze bat eta Gurutze-Gorriak muntatu braderia. Igandean, Galbarretan, bazkari herrikoi bat. Ziburun, orzirale aratsean, loto jokoa parropiako gelan....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Jose Antonio Aguirre gogoan

Donibane Lohizuneko batzokiak bere aurtengo azken bilkura zuen joan den ortzegunean. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zena. Hizlaria, Jean-Claude Larronde historialari ezagutua Jendea bildu da arras polliki; ehun bat lagun orotarat. Gazte guti haatik. Antolatzaileen izenean, Serge Harismendy mintzatu da oroitarazteko nor dugun Jean-Claude Larronde, gaitzeko lan baliosak akulatu dituen ikerle guziz jeinutsua. Hitzaldia bera mamitsua izan da, burutik buru biziki...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Begiraleak trenpu gaitzean!

Donibane Lohizunen, joan den larunbatean iragan da Begiraleak euskal elkartearen biltzar nagusia, Dukontenea etxean, jende frango bildurik karia hortarat, Xabi Soubelet bilkuraren kudeatzaile. Elkarte hori sortu zen 1935ean, 85 urte beteko ditu beraz heldu den urtean. Egin du bide segur eta beti kar berarekin segitzen du aitzina, Xabi Soubelet mintzatu da eskertuz kide guziak, denen artean familia eder bat osatzen dutela. Goresmen berezi bat begirale guzien artean...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Julien Bayou

Izen hori ere burutan hartu beharko dugu hemendik aitzina. Julien Bayou da alabainan "berdeen" arteko alderdi ezagutuenaren burulehena, iragan asteburuan hautetsia izan dena. Oraino arras gaztea da, 39 urte, Parisen sortua eta nahi du "berdeek" arras ezkerraldetik segi dezaten. Hautuaren trenkatzea ez da hain erretx izan, elgarren artean polliki arizan dira mokoka. Denen buru, gehiengo pollita segurtatu du halere. Joan den udaberrian, Europa-maileko hauteskundeetan, "berdeek"...

Gogoa hazi | 2019ko Abenduaren 05a

VATIKANOA ORDAINEZINEAN OTE?

Pentsa genezakeen Eliz agintaritzak aspaldisko huntan estaltzen edo berdin sortu zituen eskandaluen zerrenda zerbait gisaz hesten ari zela, eta "erreparazioaren " bidean sartuak ginela. Baina huna nun Gianluigi Nuzzi italiar kazetariak beste atal edo kapitulu bat zabaltzen duen argitaratu berri duen "Giudizio universale " (Jujamendu unibertsal) izenburuko liburuan. Aldi huntan, Batikano barneko diru kudeaketa da auzitan jarria. La Croix egunkariak huntaz berri eman du...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016