Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Izigarri!

Bigarren asteburua segidan Frantzia hego-ekialdeko zati batek jasaiten duela ikaragarriko euritea! Urak ateraturik, berriz ere makur handiak. Eta sei lagun hil dira igande aratsean, hiru urek eremanik, bai eta beste hiru laguntzaile helikoptero batean zoatzinak helikopteroa leherturik eguraldi txarrarengatik....

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Giro samina

Ortzegun huntan, abenduak 5, beharra da aspaldian aipu den greba, gehienik burdin-bideetan, langileek erakutsi nahiz ez direla batere ados erretreta-solas gobernuak abiatu sailarekin, zernahi aldaketa aipatzen duela-eta, batean dena espantu, bestean dena zurikeria, sekulan argitasun handirik eman gabe. Nolako greba izanen ote da azkenean? Egun xoil batena ala luzexago iraun dezakeena? Edouard Philippe gobernuburua arizana da erran eta erran, giroa lasaitu nahiz, solasketak...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Beste sei urterentzat

Denetan ere bada gero eta apailu gehiago heldu den martxoko hauteskundeak gogoan. Herriko bozak orduan beharrak dira alabainan. Leluka, gauzak argitzen ari dira. Konparazione, Lille Frantzia iparraldelo hiri handian, badu ixtante 18 urte Martine Aubry sozialista dutela auzapez. Joan den aratsean jakinarazi du berriz hautagai izanen dela. Gisa batez nehor ez da biziki harritu, jadanik holako zerbait emana baitzuen erakusterat. Salbu hara, duela sei urte garbiki errana zuen...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Kexu!

Kexu! Laborariak ere kexu ziren joan den egunean! Gero eta karga gehiago badutela bizkarrean! Mila traktur ibili dira Pariseko karrika handienetan, laborarien arrangurak entzunaraziz. Kasik berehala beren ministroak hitzeman diote hitzordu bat aldarrikapen horietaz mintzatzeko ahal bezen lañoki. Ez dea bitxikeria hori ere? Ez bakarrik oraikoa egia erran bainan aspaldian ikusten dena. Norbaitek zerbait eskatzen badu onez onean, deus zalapartarik gabe, ardurenean ez da biziki...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Dei bat

Denak hortaz mintzo dira! Afrikan, Mali herrialdean gertatu den errekontru izigarri hortaz! Nola hamahiru soldadu frantses hil diren, bi helikopterotan zirenak, bi helikoptero horiek elgar jorik han gaindi dabiltzan sasi-gudari multxo baten ondotik ibilki zirelarik. Gertakari hits horrek denak harritu ditu. Soldadu horiek han izanki hango bereko armadaren laguntzeko islamista errabiatu batzuen kontra. Omenaldi bat guziz kartsua eskainia izan da beren bizia funts hortan galdu...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Behitegi erraldoia Nafarroako mugan

Valle de Odieta, Nafarroako kooperatibak behitegi erraldoiaren asmoa du: Soria aldeko Noviercas herrian egin lezake, 18.500 behi biltzeko, jezteko tresna automatikoarekin. Kastillako Juntaren baimena lortua du ondarkinen eta uraren arazoa konponduz gero. Proiektuak kezka larria piztu du nafar behizainen artean erran gabe doa. Gaur egun Nafarroa osoan, 20.000 behi kondatzen dira: kasik proiektuak duen kopuru bera. Behitegi berriak 200.000 tonelada esne ekoiztuko lituzke, gaur...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016