Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 12a

Alemaniako industriak geroa lauso ikusten

Aitzineko astean Peter Altmayer ekonomiako ministro alemana entzuten zelarik, ozka batez goiti joan dira gogoetak Alemaniako ekonomia ez ote den aro ederretik ilunerat pasatzen hasia. Ministroak lehenik aipatu ditu ekonomia germanikoaren abantailak: zazpi milioi aleman bizi direla gaur zuzenean industriatik ogibidea ateratuz. Ministroak oroitarazi du ordea aurten garapen ekonomikoak ez duela %0,5a gaindituko, zifra hori aspaldiko urtetako apalena izanki eta. Beraz...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 12a

Zerriaren sukar ustela munduan

Joan den astelehenean zerrikia saldu da 1,702 euro kiloa Bretainiako urde-merkatuan. Alemanian eta Espainian ere prezio berean proposatua delarik. Duela bi hilabete 1,20 eurotan saltzen zen, eta 1,102 eurotan urte bat eta erdi lehenago. Mirakuluzko emendio horren arrazoia duela urtea pasa sukar ustela abiatua dela Txina guzian, Vietnamen, Kanbodian, Filipinetan Birmanian eta Hego-Korean. Ordea, ez da berria zerriak hiltzen dituen sukar ustel hori. Badu ehun urte Afrikako Kenyan...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 12a

White Islande sumendia astelehenean piztu

Zeelanda Berriko uharte bat da White Island, urak bere eremuaren lautik hiru jada hartuak dizkiona. Horko sumendia bat batean atzarri zen joan den astelehenean. Uharte eta sumendi ezagutua da, turismoko ministerioak bisitariak ostean bideratzen ditu horren bisitatzerat, hamar mila urtean ezbaian. Laba botatzen hasi delarik bisitariak ba omen ziren uharte horretan, seguritate-kasko eta gas-maskak soinean emanik. Baina, zeruetan labak 3500 metro luzeko kea hedatu duelarik 23 bisitarik...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 12a

Aberatsak aberatsago Amerikako estatu batuetan

Adituek erraiten dutena osoki baieztatua da azken urte hauetan Ameriketako Estatu Batuetan: aberatsen eta pobreen arteko ozka handituz doa. Ekonomiak denboraldi ona du guziz Donald Trumpek presidente sartuz geroztik enpresen zerga eta tasak funski apaldu baititu. Gainera bera bezala miliardunak tole sarraraziak ditu bere gobernuan, 20 bederen badira. Aste honetako zenbakiek erakusten dutenez, langabezia %3,5etan da. Aberatsak aberatsago eta maila ertaineko gero eta gehiago...

Inbido | 2019ko Abenduaren 05a

Fidji ugarteetan gaindi

Gutarik biziki urrun dira Fidji ugarteak. Munduaren beste puntan nolazpait. Nahiz holako solasa ez bide den hain egokia jakinaren gainean mundu borobil huntan nihun ez dela egiazko puntarik. Dena den, Fidji ugarte horiek artetan aipatzen dira gure artean ere eta gehienik hango gazte asko Frantziarat jiten direlakotz errugbilari bezala. Zonbait gure Kostalderaino ere. Batto bada Miarritzen, biziki ezagutua dena, Leone Ravuetaki. Errugbia biziki maite dute Fidji ugarteetan eta...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Bordeleko Eguberriko Euskal Merkatua

EUSKARAREN EGUNA. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE edo Euskararen Nazioarteko Egunak. Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen beste hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere. Ohi bezala, abenduaren 3an, San Frantses Xabier egunean, erran nahi baita iragan asteartean, ospatu da, leku frangotan aitzineko eta ondoko asteburu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016