Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Hiesa: 169 kutsatu 2018an Euskadin

Hiesaren kontaminazioak beti segitzen du hegoaldean: 2018an Hiesak kontaminatu 169 pertsona kondatu dira, 2017an baino gehiago (133). Horietarik %56 gizonezkoen arteko sexu harremanen ondorioz, %35 harreman heterosexuala eta %26 droga kontsumoari lotu infekzioak. Zoritxarrez jendek ez dute egoera irriskugarrietan, beharrezkoak diren preserbatiboak bezalako zaintze neurririk hartzen....

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Atunontzi izoztatzaileen sektorean 3.100 pertsona lanean Euskadin

Atunontzi izoztatzaileen sektoreari buruzko ikerketa batek atun tropikalen arrantza aztertzen du. Espezie horiek kontserban ezartzen dira, kontsumitzaileari saltzeko. 54 ontzik osatzen dute euskal atunontzi izoztatzaileen flota: Atlantikoan, Indiar itsasoan eta Pazifikoan egiten dute arrantza. Bederatzi enpresa daude Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietarik bostek arraina harrapatu eta lantzen dute. Ontzi gehienak, berrogeita bost, Bermeoko enpresenak dira. Herri...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Estatus berriaren testuak aztergai legebiltzarrean

Azkenean, autonomia erkidegoaren estatus berriari buruzko hiru idatziak aurkeztuak izan dira Eusko Legebiltzarrean: alde batetik, EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko legelariek adostutakoa, nahiz eta desadostasunak izan beren artean, besteak beste erabakitzeko eskubidearen inguruan. Iñigo Urkullu lehendakariak "errealismoa eta erantzukizuna" eskatu ditu estatutu berria adostasun handiagoz onartu ahal izateko. "Gure erronka, guziona, autogobernu gehiago eta hobea lortzea da....

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

UDVL-en dosier nagusiak

Karbono tasa bat ezarri Europa Batuko 27 estatuetarik batetara sartzen den ibilgailu bakoitzari. Tasa ekarriko duena bi kapitulutan banatu: parte klimaren banketxe europearra sortzeko, gaitikoa trantsizio ekologikoaren segurtatzeko kutxaren sortzeko, hamar urte barne mila miliar euroz dohatuko dena. Ekonomia sailean oraino tresna berri bat sortu euroa darabilaten estatuen artean elgar fite konprenitzeko buxeta publiko eta aitzin-kontu sailetan. Deretxoaren sailean UDLV-ek galdatuko...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Europa Batuko Batzorde berrituko 27 ministroak

Bigarren agintaldia da euro-ministroak hautatuak izan direla Euro-Parlamentuko gehiengoaren sustenguarekin. Beste bi baldintza bete behar izan ditu UVDL-ek multzoa muntatzerakoan, Europa Batuko 27 estatuetariko deputatu bat hautatu ministro izaiteko, eta emazteei funtsezko leku bat eman. Horrela 27etarik 12 ministro emazteak dira. Orain arteko euro-batzorderik emaztetsuena. Hain kopurutsua den gobernuko 27 kideen artean UVDL-ek zortzi presidente-orde hautatuak ditu. Zortziak estatu...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Batzorde-buru berria

Ursula Von der Leyen deitzen da Europa Batuaren batzordeburu berria, alemana da eta Alemaniako gobernuan eginak ditu lehen ministro urratsak. PPE erdi-zentroko alderdiaren izenean aurkeztu da Europara. Euro-parlamentuko hiru multzo elkartu dira UVDL-ren hautatzeko: PPE (182 euro-deputatu), S&D sozial-demokrata multzoa (154) eta "Europa Berritu" multzoa (108). Hiruak ez dira sobera izan UVDL 9 bozen abantzuarekin hautatua izan baita batzorde-buru. EB multzo horrek etiketa aldatu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016