Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Pirritx Porrotx... Enrique Mayaren aitorpena

Joan den asteko Herrian aipatzen genuen nola Iruñeako udalak ezeztatu duen Pirritx, Porrotx, eta Marimototxek Nafar hiriburuko Baluarten eman beharra zuen ikuskizuna. Hastapen batean, dena estakuru ibili ziren udal arduradunek: irregulartasunak, segurtasuna, e.a. Ondoko egunetan, haatik, Enrique Maya alkateak argi eta garbi onartu du ezeztapen horren arrazoia politikoa dela. Pirritx, Porrotx eta Marimototx Ezker Abertzalearen "pailazoak" omen dira. Honela mintzatu da auzapez...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Brouard eta Muguruza omenduak

Duela 35 urte hil zuten Santi Brouard ezker abertzaleko buruzagia Bilboko bere iker-gelan. 30 urte bete dira, berriz, Josu Muguruza Herri Batasunaren parlamentaria Madrilen tirokatu zutenetik. Azaroaren 21ean, omenaldia egin diete biei. Lehenik Bilboko Ametzola parkean Brouarden oroitarriaren aitzinean eta gero Errekalden, Josu Muguruza bizi izan zen auzoan iragan dira oroimen ekitaldiak. Josu Muguruzaren alaba eta Egiari Zor fundazioko kide den Ane Muguruzak hartu du...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Euskal Herriko gazteen sarea

Euskal Herri osoko gazteen artean sarea osatu nahi dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko eta Nafarroako gazteriaren kontseiluek eta Udako Euskal Unibertsitateak. Horretarako hainbat foro antolatu dituzte, lau gai nagusi lantzeko xedez: hezkuntza formala eta ez-formala, gobernantza, ongizate materiala eta euskara. Foroek bi fase ukanen dituzte. Lehenbiziko fasean 3 elkarretaratze eginen dira: hasteko, abenduaren 14an Donostian. Ondotik, Iruñean elkartuko dira, otsailaren 8an, eta...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren 54. edizioa aurkeztua izan da joan den astean. Aurtengo honek izanen dituen berritasunak azpimarratu ditu, bereziki, Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak. Azoka gero eta handiago egiten ari dela eta, espazio berri bat erabiliko dute, Landako gunearen gibelean dagoen Musika Eskola. Honetan iraganen dira estreina ekitaldia, Gogoetaren Plaza eta DA! PRO egitasmoa. Azken ekimen hau baliatuko du Azokak Euskal Herriko programatzaile eta musikaren...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

"Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia" izeneko kongresua iraganen da Donostian, abenduaren 11 eta 13 artean. Ekitaldi hau Jakinek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute, zegamar filosofoaren ekarpena aztertu eta lantzeko xedez. Filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura aztertu izan ditu Joxe Azurmendik. Horren lekuko dira argitaratu dituen 41 liburuak eta 500 bat artikuluak. Azurmendiren obraz gogoetatzeko, 50 aditu elkartuko dira San Telmo...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Amazon akusatua lanpostuak hetsarazten dituela

Mounir Maljoubi deputatu frantsesak, LREM Macronen aldekoak kalkulatu du iaz Amazon enpresak 7900 lanpostu hetsarazi dituela Frantzian. Kargudun politiko hau ekonomia numerikoaren estatu-idazkari izana da 2017a aitzin, beraz pentsa daiteke fortuna numerikoan egiten duen Amazonen kontu hori menperatzen duela. Kalkulatu du iaz Amazonek 12.300 langile enplegatu dituela hexagonoan, eta paraleloki komertsa txikietan 20.200 lanpostu hetsi zirela. Deputatuarentzat argi da 7.900...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016