Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Pirritx eta Porrotx "euskarafobiaren" biktima

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Iruñeako Baluarten azaroaren 29an egitekoak ziren Bizi Dantza ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeako udalak. Horren ardura aurreko gobernu taldearena dela dio udalak, kontratua "molde irregularrean" sinatu zuela aurreko Kultura zinegotziak. Udalaren erranak "aitzakia hutsa" direla dio Maider Beloki Bilduko zinegotziak, koalizio espainiazalearen "euskarafobia" gordetzeko. "Ez da kasu bakan bat. Euskararen ordenantza atzera bota eta...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Altsasuko epaitegiak erabakiko du azken "Ospa Egunean" deliturik egon ote zen

Altsasuko epaitegiak erabakiko du aurtengo "Ospa Egunean" herra- deliturik egon ote zen. "Ospa Eguna" agorrilaren 31n egin zuten, eta Dignidad y Justiciak salaketa aurkeztu zuen. Epaileak ez du ikusi terrorismo-deliturik, baina bai herradelituen usainak; Auzitegi Nazionalak azken horietan eskumenik ez duenez, Altsasura bidali du auzia. Ekitaldia hasi baino guti lehenago, epaileak debekatzea baztertu zuen, prokuradorearen irizpidearen aurka, nahiz eta agintariei eta...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea Udalbiltzako lehendakari berri

Udalbiltza Euskal Herriko udal hautetsien nazio erakundeak biltzarra egin du Durangon, eta ekitaldian, zuzendaritza berria aurkeztu dute. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izanen da Udalbiltzako lehendakari berria eta Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izanen dira lehendakariordeak. Xebax Christy Hazparneko zinegotzia ere zuzendaritzan izanen da, Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute gaur egun Udalbiltza eta Ima Garrastatxu Durangoko...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Erretiratuen mobilizazioak

Aste buruan aldi bat gehiago erretiratuek manifestazioak egin dituzte. Hego Euskal Herriko erretiratuen mugimenduaren arabera, "nekatuta gaude gure aldarrikapenen erantzunen zain egoiteaz, promesen garaia amaitu da". Protesten maila "kalitate eta kantitate aldetik handitzea" proposatu dute. Datozen hiru hilabeteetarako aurreikusi dituzten mobilizazio nagusien berri eman dute arduradunek: azaroaren 16an, manifestazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Bernardo Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala jasoko du

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du, Espainiako Letren 2019ko Sari Nazionala, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria. 40.000 euroko ekarpena duen sariaren bitartez, "egungo espainiar literatura osatzen duen obraren egileen ibilbidea" aintzat hartzen dute. Atxagak poesia: "Etiopia" (1978), "Obabakoak" (1988), "Gizona bere bakardadean" (1993) eta "Soinujolearen semea" (2004) eleberriak idatzi ditu, besteak beste, eta joan den hilabetean "Etxeak eta hilobiak" bere...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Arantxa Urretabizkaiak Anton Abbadia saria lortu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrari eman dio 2019ko Anton Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura den moduan, abenduaren 2an jasoko du saria irabazleak. "Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan ere; euskara batuaren erabilera normalizatzea lortu zuen eta gure hizkuntza aro modernora ekarri zuen belaunaldiaren ordezkaria da. Gainera, aitzindaria izan da euskal literaturan emazteeri...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016