Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Eusko Jaurlaritzak 10.700 etxebizitza erreberritu nahi ditu

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza sailburuak jakinarazi duenez, heldu den urtean 24 milioi euro bideratuko dituzte etxebizitzak erreberritzeko eta horrek 350 milioi euroko inbertsio pribatua ekar dezakeela uste dute. Helburua 10.700 etxebizitza erreberritzea da. Arriolaren Sailak 236,1 milioi euroko aurrekontua izanen du, jaz baino %5,7 gehiago. Aurrekontuaren %67 alokairura bideratuko dute eta %24 etxeak eraberritzera....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Sozialistek eta Podemosek gobernua osatzeko akordioa izenpetu dute

Pedro Sanchez Espainiako gobernu buru, PSOEko buruak eta Pablo Iglesias Unidos Podemoseko buruak koalizio aurrerakoia osatzeko akordioa izenpetu dute hauteskundeen biharamunean. Aitzineko hauteskundeen ondotik, sei hilabetez ezin izan zuten egin akordioa, egun bakar batez lortu dute. Egia da hauteskundeen emaitzak ez direla onak izan ez bata eta ez bestearentzat: bi alderdiek botoak eta hautetsiak galdu baitituzte. Baitezpadakoa zitzaien akordio batera heltzea maldan behera...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Gobernu akordioa norekin?

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guzira, 176ko gehiengo osotik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero. Zeren bigarren itzulian boto gehienak biltzen dituena izanen baita garaile. Gobernua osatzeko koalizioak beharko ditu gutienez 169 boto: PSOE, Unidas Podemos, Mas Pais, PNV, BNG, PRC eta Teruel Existe dira aipatu sustengatzaile posibleak. Ciudadanos-ek argi jakinarazia du ez duela koalizioa sustengatuko. Koalizioari...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Mantxako arrantzan txikiak eta handiak lehian

Europako Batasuneko estatuek urtean bost milioi arrain tona ekoizten dute. Ez da aparantziarik ere aski Europarren arrain gosea eztitzeko, beste sei milioi tona kontsumitzen dute kanpotik sarrarazirik. Bost milioi arrain tona Europako portuetara erakartzeko badira 83.000 arrantza ontzi, horietarik 6570 frantsesak, kasik denak (%84) txikiak, luzetasunean hamabi metro pasatzen ez dutenak. Aspalditik ezagutzen dituzte itsasoan arrain leku emankorrenak, hala nola Mantxa...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Legezko erretreta onartua Alemanian

Iragan aste-buruan Alemaniako gobernuak onetsi du gutxieneko erretreta zutik emaitea 2021eko urtarrilaren lehenetik aitzina. Xahar-laguntza horren hunkitzeko erakutsi beharko da 35 urtez gutxienetik soldatari lotuak diren urtesariak pagatuak izan direla. Ez da baldintza bakarra, hilabetean 1250 euro baino irabazi gutxiago dutenek hunkiko dute, 1950 euro bikoteen kasuan. Segur da beraz aberatsek ez dutela erretreta hori hunkiko. Alemaniako administrazioak estimatua du milioi batek...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Uigurren garbiketa etnikoa Txinan

Txinak ofizialki onartzen ditu 50 hizkuntza desberdin bakoitza bere telebista kanalarekin. Bere eremuan bost lurralde autonomo onesten ditu, hauek izanik: Tibet, Guangxi, Ningxia, Mongolia eta Xinjlang. Azken lurralde hunek Txinako eremuaren seigarren partea osatzen du, 22 milioi biztanlerekin. Hauek kasik erdia Uigurrak dira (%44), Hantarrak (%40), Kazaktarrak (%6,75) eta Huis-ak (%4,5). 1954an Uigurrak ziren kopuruz aise nagusi, hauxe haien betidaniko bizilekua izanki eta....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016