Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 21a

Biltzarra Bruselan, Sagarnotegia Boisen eta SFOn Chris Ourtiague

BRUSELA, BELGIKA. Urteko bere Biltzar Nagusia eginen du heldu den ebiakoitzean Bruselako Euskal Etxeak (BEE), Saint Gillesko bere egoitzan. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dituzte hiriburu europarreko euskaldunek, helduentzat zein familientzat, tartean Olentzero, euskara eskolak, sukaldaritza ikastaroak, mus erakustaldi eta partidak, sagarnotegi gauak, Korrika, zinema saioak, Euskal Herri moldeko bestak, kontzertuak, Txalaparta korala......

Inbido | 2019ko Azaroaren 21a

Macao Xinaren puntta batean

Omiasaindu irian, ikaragarriko orronak, ikerleek Bulbul deitu dutena, gaitzeko kalteak egin ditu Bangladesh herrialdean. Hogoi bat hil eta zernahi jende ba aterberik gabe gelditu direnak. "Etzuten deus beharragorik" erran du hango berriak untsa dakien berriketari batek. Frango usu jasaiten dituzte tenpesta handiak, eta usuago oraino ur ateratze alimaleak. Artetan, gaitzeko orronak. Aspaldiko handiena 1970ean, bost ehun mila lagunek bizia galdu baitzuten. Erran behar da ere kasik...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Jose Antonio Aguirre zena gogoan

Oraidanik har gogoan heldu den astean izanen dela, ortzegunarekin usaian bezala, Donibane Lohizuneko batzokiak muntatu hitzaldia, (19:00), Dukontenea egoitzan. Hizlaria, Jean-Claude Larronde historialari jakintsuna. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zenaren bizia. Nola bermatu zen alderdi jeltzalearen alde eta nola plantatu lehen euskal gobernuaren buru. Bai eta nola iharduki zuen Franco diktatorearen urte latz heietan....

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Oletako bidean

Ziburun, obra pizkorrak laster egitekoak dituzte Oletako bidean, autobidearen gainetik eraiki zubian. Segurtasun neurriak azkartzeko gisan. Pasaia handia bada hor gaindi, gero eta auto gehiago. Jadanik apailueri plantatuak dira zubiaren alde batean. Obra handiena akulatuko da haatik urtarrilaren 6tik goiti eta denak untsa joanez 12 astez, heldu baita martxoaren 31 arte. Epe hortan zubia zerratua izanen da. Jadanik idazki handi bat ezarria dute bide bazterrean jendea jakinaren gainean...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Hendaiako prezeturtegi xaharrean

Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta gehienik mintzatu dira bulta huntan zerratua den prezeturtegiari bizi berri baten emaiteaz, gisa hartako obrak akulaturik etxe hortan. Hor plantatuko dira familien kutxa eta osasun asurantzarena, oraiko ustez hemendik urte bat eta zonbait hilabete barne, arte huntan hondartzaldeko posta xaharrean egonik, posta hori ere zerratua izanki-eta. Prezeturtegi xaharrean, herriak beretzat atxikiko ditu gibelaldeko bi gela eta herriko poliza plantatuko...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Urruña eta Sulzbach

Urruña parekatua da Alemaniako Sulzbach hiriarekin. Bi herrien artean badira harreman jarraikiak. Oraino azkartu behar litazkeenak heldu den urtean. 2020an alabainan ospatuko dira parekatze horren 40 urteak. Apailueri jadanik plantatuak dira. Urruñar andana bat joanen da Sulzbacherat heldu den udaberrian, maiatzaren 21etik 26rat. Autobusez edo hegazkinez, bakoitxak hauta. Izenak hartzen ditu oraidanik eta abenduaren 20a arte parekatze hortaz arduratzen den elkarteak. Deitzen ahal...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016