Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 20a

POLANSKI

Egun hauetan badu berriz ere aipaldi Polanski zinegileak. Emazte batek akusatu du baizik eta bortxatu duela. Ez da lehen aldia. Jadanik 10 eta 16 urte arteko bost neskatxek gauza beraz akusatua zuten aitzineko urteetan. Egia erran, bada "la presomption d'innocence", auzitegiak kondenatua ez deno, nehor ez liteke "hobendun" ekarri behar. Salbu, Polanskiren kasuan, Ameriketan kondenatua izana da 1977an 13 urteko neskatxa bat bortxaturik eta sodomisaturik. Preso emana ez...

Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 14a

Bahia Blanca 2019, Argentina eta Uruguaiko euskaldunen bilgarri

BAHIA BLANCA, ARGENTINA. Azaroaren 2tik 10era egin da Argentinako Bahia Blanca kostaldeko hirian --Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean, hiriburutik 600 bat kilometrora-- 2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, hiriko Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzearen karietara. Andana bat jende bildu da Argentina osotik etorririk, baita ere ondoko Uruguaiko euskal etxeetarik. Argentinak bizi duen krisialdi larriak eragin du hemen behar zuten beste zenbait jende eta...

Inbido | 2019ko Azaroaren 14a

Macao Xinaren puntta batean

Joan den astean sail huntan berean aipatzen ginuen Hong Kong lurraldea, Xinaren kondu ekarria dena bainan untsalaz hein bat autonomiarekin. Aipatu dugu preseski gaitzeko sukarra badelakotz han gaindi, xinatarrek murrixtu nahi-eta lurralde horren eskubide bereziak. Aste huntan, goazen jauzi batez Macao lurralderat, hau ere Xinako ekarria eta hunek ere ba bere gisako beregaintasuna, luzaz eta luzaz portugesen esku egonik. Biak arras hurbil dira elgarretarik, 60...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Mus lehiaketa bat

Larunbatean, azaroak 16 (15:00), mus lehiaketa bat izanen da Ziburun, sustengatzeagatik herriko ikastola, Kaskarotenea, eta iraganen da Baltsan bilgunean. 200 euro irabazleentzat. Bazkari zonbait bestalde, herriko hiru jatetxek eskainirik....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Baratze botanikoan

Donibane Lohizunen baratze botanikoa zerratua da sasoin huntan bainan hitzordua aitzinetik hartuz idekitzen dute taldeentzat, bereziki eskoletakoentzat. Bestalde bi hitzordu berezi asteburu huntan: larunbat aratsaldean (15:30), tailer bat nola etxen berean muntatzen ahal diren garbiketa askoren egiteko behar diren guziak. Igande aratsaldean, ildo beretik nolazpait, nola jakin sanokiago kontsumitzen eta ondarkinak metatzerat utzi gabe....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskara zoin den xarmagarria

Urruñan, Berttoli elkartea sustatzaile suhar, egun berezi bat muntatua da larunbatean, azaroak 16 (10:30). Hizlariak, Eñaut Etxamendi eta Josu Naberan goizean, Jabi Goitia aratsaldean. Artean, bazkaria Pausuko Xaia jatetxean. Euskara gogoan, lekukotasun balios batzuen entzuteko parada hauta....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016