Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Langabezia

Langabezia %1,5ez emendatu da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %4,67z Nafarroan. Ondorioz, 147 199 langabe daude orain Hego Euskal Herrian: 115 341 EAEn eta 31 858 Nafarroan. Hala ere, 2018ko urriarekin konparatuz, orduan baino langabe gutiago dagoela ohartarazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Literaktum

Literaktum letren Donostiako jaialdia iraganen da azaroaren 11tik 24ra. Aurtengo edizioak literaturaren eta feminismoaren arteko loturak agerian utzi nahi ditu, eta emazte idazle anitzek parte hartuko dute ekimenean. Bakoitzak bere ikusmoldea emanen du identitateaz, feminismoaz eta arte-sorkuntzaz. Baina bertze gai batzuk ere jorratuko ditu Literaktumek, hala nola Europaren kultura, hizkuntza eta literatura aniztasuna, poesia bizitzaren motor gisa eta identitatea. Karia...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

EA alderdiko krisia

Astekari honetan jadanik aipatu izan dugu nolako krisia piztua den Eusko Alkartasuna alderdian, idazkari nagusia hautatzearen karietara. Alabaina, alderdiak bi ildoen arteko zatiketa pairatzen du: alde batetik, sektore kritikoa, eta bertzetik sektore ofiziala. Azkenean, auzitegira heldu da bi sektoreen arteko lehia. Maiorga Ramirez buru duen ildo kritikoak salatu zuen idazkari nagusia hautatzeko prozesuan afiliatuen datu guziak eskuratzeko ahalik ez ziela eman...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Zaldunborda Gelditu

Zaldunborda Gelditu izeneko plataforma sortu dute Hondarribian, udalak Gaintxurizketa inguruan eraiki nahi duen makrooutlet proiektua geldiarazteko helburuz. Zaldunborda guneak 28000 metro koadroko azalera izanen luke. Han ehun saltegi, ezantza posta bat eta 1 800 ibilgailurentzat aparkalekua aurkituko lirateke. Alta, joan den uztailean Lakuako Gobernuak ebatzi zuen hemendik aitzina gehienez ere 2.500 metro koadroko saltokiak eraiki ahalko zirela, Europako araudiak dioen...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Musika

Eñaut Elorrieta gernikar kantariak bakarka sortu duen bigarren diskoa argitaratu du, Elkar argitaletxean. "Deserriko kantak" lanaren ondotik, "Irteera argiak" plazaratu berri du. Bertze argi guziak itzaltzen direlarik pizten diren argiez mintzo da, eta horretarako "soinu natural eta berezien bila" joan da. Lehen zuzeneko kontzertua Andoaingo Bastero kultur gunean eskainiko du, azaroaren 22an. Ondotik emanen dituen kantaldien datak hauek dira: azaroaren 24an Urruñako Iturbidea...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Hezkuntza

Azken bi urteetan lan-gatazka bizi dute EAEko eskola giristinoetako langileek eta zuzendaritzak. Azaroaren 7 honetan hilabete bateko greba abiatu zuten baina bi egun geroago adostasun batera heldu dira itunpeko ikastetxeetako sindikatuak eta patronala. Beraz, greba deialdia ezeztatu eta joan den astelehenean normaltasuna itzuli da eskoletara. ELA, CCOO, Steilas eta LABeko ordezkariek eta eskola giristinoetako eta Aize-Izei erakundeetako buruek egin duten bilkuraren ondotik...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016