Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Peningarri!

Cognac hiriko hilerrietan, Omiasaindu bezperagoan, norbait ibili da gauak gau eta makur asko egina izan da. Ehun bat hobi fundituak izan dira, jadanik pausatuak ziren lore asko lurrerat botatuak, gurutzefika parrasta bat ere ba. Lan tzar horren egilea zela berak kondaturik, 21 urteko mutiko gazte bat atxilotua izan da. Erran du erlisione guzien kontrakoa dela errotik, onartzen bakarrik berak duena, Satanena, debrua edo deabrua jainko eginez. Béziers hirian aldiz,...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Alimaleko herensugea!

Frantzia iparraldeko Calais hirian Omiasaindukari estreinatu dute hango etxe ezagutu batek aspaldian muntatzen ari zuen obra bat arras berezia, alimaleko herensuge bat, 25 metro luze, 10 metro gora; 72 tona pisu! Zurez, altzeiruz, telaz eta larrukiz egina, zernahi muntadura ba barnean! Harat eta hunat ibiltzen ahal jendearen urratsean, artetan begiak idekiz, gorri-gorriak dituen begi handiak, ahoa idekiz, ikaragarriko hortz itsusiak erakusten dituela! Sua ere botatzen du...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Izan da

Berriketarieri ere etzitzaioten azken puntan baizik salatua berria, bere egutegian ere ez batere bixtan ezarria, Emmanuel Macron izan da Rouen hirian, berak ikusi nahi zertan ziren hilabete bat lehenago sute ikaragarri batek makur handiak ba-eta han gaindi eginak, Lubrizol lantegia itsuski funditu ondoan. Gertakari hits horrengatik gaitzeko beldurra ba hedatua, kotsadura kaltekor bat ez ote zen hedatzen ari nehork uste baino gehiago. Gaitzeko usain tzarra ezin kasatua...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Emazteen bilkura Durangon

3.000 emazte bildu dira Durangon urtetarako ildoak zehazteko, eta hamaika hitzaldi, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte horretarako. Bigarren egunean, sexualitatea eta indarkeriarik gabeko bizitzak izan dira aztergaiak. Mahai inguru zentralak: "Gorputzak eta sexualitateak" izan du lema. Jendetza bildu da eta gorputza eta sexualitatea landu dituzte, eskubide sexualak, sexualitate anitzak, sexofobia eta sexualitatearen inposaketa, besteak beste. Bigarren mahai inguru...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Atutxa, Knorr eta Bilbao xurituak

Auzitegi Gorenak baliogabetu du 2008ko apirilaren 8an emandako epaia, hots, Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Ganberako Mahaiaren kide ohia Gorka Knorr eta Kontxi Bilbao desobedientzia- delitua egotzita kondenatu zituen epaia. Hain zuzen ere, Gorenak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren ondorioz hartu du erabaki hori; Auzitegiaren iritziz, prozesu zuzena izaiteko aipatutakoen eskubidea urratua izan zen. Desobedientziagatik zigortu...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Guggenheim 22 urte

Guggenheim Bilboko museoak ateak ireki zituen 1997ko urriaren 18an, duela 22 urte. Museoak publikoari ateak irekiz ospatu du 22. urtemuga. 22 urtez, 22 700 000 bisitari hartu ditu museoak arrakasta handiarekin. Alta proiektuak sekulako kritikak jasan zituen abiatzean, kasik alderdi guziek, sindikatuek, artistek berek kritikatu zuten. Museoaren eraikitzea 133 milioi euro gosta zen bainan lehen urtean berean, 144 milioi euroko diru sartzeak eragin zituen. 22 urteren buruan nehork ez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016