Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Etiopian borrokak leinuen artean

Aurtengo Bake Nobel saria Etiopiako Abiy Ahmed gobernuburuari emana izan zaio urri hastapenean. Baina nazioarteko ohore eta sariztapenen ondotik errealitate dorpearekin buru egin behar izan du. Etiopiako hiri nagusira itzuli bezain laster manifestaldi haserretsuak jasan ditu, urriaren 23an, 67 presunek bizia galdu zuten manifestaldi horietan. Bestalde borrokak lerrokatzen dira lehen auzo diren leinuen artean. Hala nola Oromoek badituzte eztabaida biziak Addis- Abeba hirigunearekin...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 31a

Euskal Herriko Laborantza Ganbara Estatu Batuetan eta Bahia Blancako Euskal Astea

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Apalatxe mendi inguruan ibili dira Ipar Euskal Herriko laborari multxo bat eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi, Estatu Batuetako laborarien esperientziak ezagutu, hango etxaldeak bisitatu eta EHLGko berri ematen. Guzia duela 10 bat urte hasi zen Meredith Wecsh-Devine ikerlari gaztea Altzürükün urte et'erdiz egon zelarik bere tesiaren egiten. Iragan maiatzean, Unibertsitateko beste antropologia eta geografia ikerlari zunbaitek aste...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Lantegia ederki handitua

Hendaian, ezagutua da segurki Echeverria lantegia, hegazkinak muntatzen dituzten etxe handientzat ari gehienik lan eta lan. Fama ederra dauka eta beti handituz doa, Echeverria bi anaiak kudeatzaile. Beren aitaren segida harturik, Errepira aldean plantatuak dira, badu ja 13 urte, eta han berean estreinatu dituzte joan den astean beren muntadura berriak, bi miliun eta erdi euro gosta direnak. Hameka langile ziren duela dotzena bat urte, badira orai hogoita-hamarrez goiti....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Munta handiko ikerketa

Donibane Lohizunen, plantatuak dira herriko lur-moldaketaren gaurkotzeari. Gisa hartako ikerketa hasi da azaro hondarra arte segituko dena. Bakoitxak bere oharpen edo(eta) proposamenak helarazten ahal ditu Herriko Etxerat. Badira ere bilkura bereziak ikerle buruarekin mintzatzeko. Hirigintza sailean obra frango egitekoa da eta zonbait urte barne 1120 bizitegi berri eraikiak litazke. Gero ez da haatik toki handirik geldituko beste batzuentzat. Laborantza poxi bat ere begiratu...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Hendaian, beti obran ari

Obra frango egiten da Hendaian, batean hondartzaren bazterreko etorbideari arrunt beste itxura baten emaiteko, bestean hiribarnearen arramoldaketa gogoan. Horra nun beraz akulatu den suhiltzaileen kaserna xaharraren dena barreatzea. Aste huntan bururatua behar litakeen lana. Hor berean gaitzeko bilgune berria muntatuko da, merkatugune xaharraren murruak atxikiz, bilgune bat guziz asurtia bilkura eta ikusgarri frangorentzat....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 31a

Hurbiltzen ari

Eta bai, herriko bozak ari dira hurbiltzen. Ziburun itxura guzien arabera bost hautagai zerrenda izanen dira, eta ez sei behin askok uste zuten bezala, sozialistek ez omen baitute lixtarik muntatuko. Donibane Lohizunen, gauza bera gertatuko da sozialistekin. Jakinarazi dute alabainan beren sustengua eskaintzen diotela Manuel de Lara eskuindarrari. Orai arte auzapezaren gehiengoan zenari beraz. Eskuin-ezkerren arteko ezkontza bat nolazpait. Batzuk diote haatik hori ez dela arras hola....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016