Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

EA alderdiko idazkari nagusia

Urriaren 25ean egin beharrak ziren EAko idazkari nagusia izendatzeko hauteskundeak, baina azkenean, ez da bozkatze beharrik izan, hautagai bakar bat izanez: Eba Blanco. Honek urriaren 28an hartu du idazkari nagusi kargua. Hastapenean, Maiorga Ramirezek bere hautagaitza aurkeztu zuen, gero Eba Blancok, eta ondotik Juan Luis Cristobal Zendoiak. Baina Hauteskundeen Antolaketa Batzordeak Ramirez eta Cristobalen hautagaitzak baztertu zituen, ez zutelako galdegina zen abal kopurua...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Maravillas gaztetxea

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak zigorrik gabe utzi ditu nafar hiriburuko Rozalejoren jauregia okupatu, han Maravillas gaztetxea muntatu eta kalteak egiteagatik epaituak izan diren 22 gazteak. Auzi erabakian, epaileak dio ez dela froga sendorik gazteak zigortzeko, poliziak egun jakin batean eraikinean identifikatzeaz aparte, ez dagoela gazteen kontrako bertze seinalerik. Rosalejoren jauregiaren okupazioa gaitzesteko, segurtasun arrazoiak erabili zituen Nafarroako Gobernuak,...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Greba orokorra

Sindikatu eta eragile sozial desberdinek sortu mugimendua da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna. Mugimendu honek greba orokorrera deituko du urtarrilaren bigarren hamabostaldirako, erretretadunen mugimenduari sustengua ekarriz. Greba orokorra aitzin, "lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko" mobilizazioak eginen dituztela jakinarazi dute....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia

Urte hastapenean ohikoa bilakatua den euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia aurkeztu du Sare plataformak. 2020ko urtarrilaren 11n Bilbon karrikara ateratzeko deia egin du Sarek. Manifestaldia "inflexio puntu garrantzitsua" izatea nahi du preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko plataformak. Mobilizazio horren bidez, Espainiako Gobernuari ausardiaz jokatzea eta espetxe politikan urrats gehiago eta lehenbailehen ematea galdeginen zaio....

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Erretretadunak protestan

Duela 22 hilabete, 2018ko urtarrilean, protesta mugimendua abiatu zuten Hego Euskal Herriko erretretadunek. Geroztik, astelehen guziez elkarretaratzeak egin dituzte 100 puntutan, 13 000 lagun bilduz, nonbait han. Mementoan ez dute, ordea, nahi luketen erantzunik erdietsi, eta horregatik, protesta maila "kalitate eta kantitate aldetik handitzea" proposatu dute. Bilboko udaletxe aitzinean agerraldia egin dute ondoko hiru hilabeteetan eginen dituzten ekintzen berri emateko:...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Euskaltzaindiak jakinduria gizarteratzen

Andres Urrutia euskaltzainburuak agerraldia egin du Bilbon, Euskaltzaindiak erakundearen lehen mendeurrena ospatzeko 2018ko urritik 2019ko urria artean ospatu dituen ekitaldien balorazioa egiteko. Zabaldu duen mezu nagusia hau izan da: Euskaltzaindiak ehun urtez metatu duen jakinduria guzia gizarteari helarazi nahi dio, eta hedabide digital "berriak" erabiliz buru egin nahi dio zeregin horri, heldu diren ehun urteetan. Euskaltzainburuaren arabera, gizarteari zerbitzua...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016