Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 24a

Mus txapelketa gorabeheratsua, 'Amelia Artetxe' katedra eta Fred eta Danielle

BAIONA, LAPURDI. Joan den astean iragarri bezala, Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa egin da Baionan eta Kanadako Franck Altuna eta Rufino Iribarren atera dira txapeldun; bigarren, Nafarroako II. taldea, Javier Apesteguia eta Daniel Zunzarren; eta hirugarren, Euskadiko bikote Borja Ruiz eta Ixone Ureña. Txapelketaren antolaketa igurikatu bezain ederki joan da, baina txapelketak berak izan du afera, Nazioarteko Federazioaren aburuz Frantziaren izenean ari zen...

Inbido | 2019ko Urriaren 24a

Saran gaindi bainan lurpez lurpe

Jakintza elkarteak plazaratu du udazkeneko bere aldizkaria. Burutik buru Saraz ari dena, Jacques Antz ikerle baliosak akulatu lanen argitarat. Behako berezi bat emanez herriari. Bai, hala da, arras berezia zinez. Ez dira aipatzen Sarako eliza, pilota plaza laxoak, trinketa, bazterrak, etxeak, mugaren hegiko benttak. Ez da aipatzen Axular erretor famatua, hitz bat ez da lehengo eta oraiko pilotarietaz. Bainan zertaz da beraz solasa? Gaitzeko itzulia egiten da lurpez lurpe, erraiten...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Euskara Geroan

Lizeo desberdinetako euskarazko erakasleen "Euskara Geroan" taldea kezkatua agertu da lizeoko erreforma plantan jarria dela eta, klase elebidunek nola segituko duten. Igorri duten agerian hauxe diote: "Hautuzkoaren estatus berria katastrofikoa da: baliorik ez baxoan eta beste opzioekin kokurrentzian. Arazo oso larria da eta ez dugu Euskal Herrian horren aldeko dinamikarik ikusten. Iduritzen zaigu argiki euskararen egoera txarrera abian dela". Lizeo batzuen adibideak...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Selaurua bere margoekin

Donibane Lohizuneko Dukontenea egoitzan estreinatua izan da Selaurua elkarteak muntatu erakusketa, urte guziz arrakasta ederra ukaiten duena. Ehun bat margo orotarat, gai mota guzietarik. Erakusketa aste huntan guzian idekia da (15:00-17:00)...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Atsedengune pollita

Biriatun, gaitzeko atsedengune pollita, familia frangok berantetsia zutena, estreinatua izan da Kurleku auzoaldean, gero eta jende gehiago bizi-eta hor gaindi. Lurra herriak erosia etxerik ezin eraiki zitakeen toiki batean. Orai, badira hor muntadura guziak zernahi jokotan artzeko. Obrak gosta dira 138.000 euro, departamenduarenganik ardietsirik diru laguntza ederra (37.800 euro). Jean-Jacques Lasserre departamenduburua bera ere hor zen, Baionako suprefeta ere ba....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 24a

Abere basarik gabe

Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta arras berezia den gai bat aztertua izan da bilkura hortan, artetan herrirat jiten diren zirkoena. Joan den uztailean eztabaida pizkorrak izanik Muller zirkoa jitearekin. Nahi ukan zuen baimenik gabe plantatu herriaren konduko eremu batean eta denen buru jarri zen partikular batek zonbait egunentzat utzi zion lur peza batean. Hemendik goiti ez gehiago holako aferarik izaiteko menturan, orai arte gauzak etzirela orobat aski garbi, xeheki...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016