Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Gibelerat?

Erretreta horiek berriz ere solasgai! Eta baditake afera horrek biziki soka luzea ukanen duen oraino. Emmanuel Macron lehendakariak aski errepikatua du aldaketa pizkorrak badirela sail hortan egitekoak. Bainan zoin denen buru? Eta nola behar da apailatu? Ez presaka gisa guziz, denek hori diote orai, denbora batez bazirelarik biziki presatuak iduri zutenak, Macron bera besteak beste. Berrogoi bat erretreta-kutxa baitira, nahi dituzte batetaratu bainan hori bera ez da lan...

Gogoa hazi | 2019ko Urriaren 24a

Bakea eginez egin

Bakea biziki aise aipu da, estatu normala balitz bezala, haatik ez da hola. Ikus kanpo hortan, gerla gorria da kabala mota gehixenen artean: elkar hiltzen dute, usaian bizitzeko, batzuetan jostatzeko, hala nola gatua saguarekin. Ez, bakea ez da gauza naturala: egin behar da, etsaien artean eraiki mintzatuz, pazientzia luze batekin. Elkarlana da, kasik eskulana. Izerdi usaina dario, haatik odol usaina baztertzen du. Ez da betiko, etengabe irabazi behar da. Etsenpluak hor ditugu,...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Greban

Nehork etzuen pentsatzen holakorik gertatuko zela joan den asteburu hortan! Burdin-bidetako langile frango bat-batean greban jarri dira Ardennes eskualdean izan den ixtripu baten ondotik. Trein batek jorik burdin-bidearen junta batean errekontruz gelditua zen kamiun bat. Hameka lagun kolpatuak izan baitira. Treinaren gidaria ere kolpatua, laguntzailerik gabe zena usu gertatzen den bezala eta hori da preseski langileen arrangua handienetarik batto. Greban jarri direnek salatu...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Kopeta zimur!

Departamenduburuak bildu dira Bourges hirian. Kasik denak beltzurika, aurpegia ilun aire eta kopeta zimur. Batzuk deplauki, beste batzuk dena itzuli-mitzuli mintzatuz, erran dute ez direla hain ados, edo ez direla batere ados, nola gerta, gobernuak deraman politikarekin. Diote ez direla aski lagunduak, gero eta karga handiagoa jasan behar dutelarik. Sozial-maileko gastuak besteak beste, ez direnak entraalekoak. Biltzarrean, Jacqueline Gourault ministroa arizan zaiote dena...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Ehunka euskaltzalek Nafarroako Gobernuari "ausardia" eskatu diote Iruñean

Kontseiluak deituta, euskalgintzak elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko eta euskaldunen hizkuntz eskubideak berma daitezela aldarrikatzeko, "Berdintasuna, justizia eta kohesioa" lelopean. Euskararen jakiteari ez baitio baliorik emaiten Nafarroako zona mistoan. Nafarroako auzitegiek administrazioaren kontratuan euskararen balioari emandako "kolpea" salatu eta Foru...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Oroitzapenaren eguna: azaroaren 14an

Untsalaz azaroaren 10ean ospatu behar zen egun hori. Bainan hain xuxen hauteskundeak izanez egun hortan, Jonan Fernandezek Jaurlaritzaren izenean proposatu du egun hori azaroaren 14rat gibelatzea....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016