Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Ziburu Bizi beti erne!

Ziburun, Herriko Etxe aitzinean bildu dira joan den larunbat goizean Ziburu Bizi taldeko kideak. Herriko bozak gogoan. Deneri jakinarazteko zerrenda bat ari dutela muntatzen, zerrendaburu Eneko Aldana jadanik zinegotzi dena. Zerrenda abertzalea segur, duela kasik sei urte agertu zenaren ildo beretik, bainan ahal bezen idekia, kondutan hartuz azken hamar hilabeteetan batzu eta besteekin ukan dituzten harreman jarraikiak, aztertuz nun zoin diren behar-ordu premiatsuenak....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Zonbat auzapez berri heldu den martxoan?

Herriko bozak izanen dira beraz heldu den martxoan, bi igandez segidan, 15ean eta 22an. Jadanik bada apailu asko bazterretan, dela denen jakinean, dela ahal bezen isilka. Frangotan aditzen da auzapez frango nardatuak direla, sobera lan ba bizkarrean, sobera traba ere kausitzen. Ez du baitezpada iduri haatik gure eskualdean hortan gitazkeela. Galde bat askotan entzuten dena, auzapez berririk izanen den ala ez. Hori boz-emaileek dute erranen tenorea jinen delarik. Oraidanik erraiten...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Sute handi bat

Urruñan, gauak gau piztu da nolazpait, bai eta hedatu, gaitzeko sutea, Produit Beton izeneko lantegia azkarki funditua duena. Etxe horrek ekoizten du betoinezko muntadura frango. Badira hor 15 langile, orai lanik gabe zonbait denborarentzat....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Zertan da Quiksylver?

Etxe famatua da Quiksylver, mundu guzian ezagutua, erro azkarrak ba gure Kostaldean ere, gaitzeko eremua bere gain, puskategi, bulego eta beste, Donibane Lohizunen. Solasa da haatik ez dela orai hain azkar, eta horrengatik dena arramoldatzen ari, untsa jarria iduri duen tokietan ere. Diote beraz hor gaindi Donibanen dituen funtsak saltzen ahal luzkeela. Aitzina hor egonez naski bainan jabe berria litakeenari arranda pagatuz. Deus ez omen da eginik, zurrumurruak bakarrik, azkarki...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Debrua ez bide da hain gaixtoa

Debruak - edo deabruak orai frangok erraiten duten bezala À¢'€'" fama txarra dauka. Ez beti haatik. Donibane Lohizuneko zinemaldia bururatu baita, eta ederki bururatu, sari nagusia ardietsi du "Sympathie pour le diable" izeneko obrak, filmegilea izanki Guillaume de Fontenay. Obra berari eskaini diote publikoaren saria bai eta zinezale gazteena. Gainerat, gizonkietan jokolari hoberenaren saria lortu du Niels Schneider artistak, film berean ari denak....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Palmondoak airean joan dira!

Donibane Lohizunen, joan den goiz batez, Pergola aldean ibilki ziren jendeak ez ahal dira guti harritu! Pentsa, hiru palmondo, frango handiak, ikusi dituzte airean johan, gauza hori ezin sinetsia ere iduritu baitzaiote! Laster jakin dute haatik zer gertatzen ari zen. Berrikitan idatzia dugu hemen berean Thalazur artategia eta hotela zerratuak direla hamar bat hilabeterentzat, gaitzeko obrak egin behar han berean. Ondo hartan baziren hiru palmondo, batto aspaldian landatua eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016