Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Hondarribiko alardea

Aspaldiko urtetan Hondarribiko bestak hesten dituen alardearen auzia antolatzeko bidean jarri da. Oroit urtero kalapita saminak pizten direla soilik gizonez osatua den alarde tradizionala ren aldekoen eta alarde parekidea aldarrikatzen duen Jaizkibel Konpainiaren artean. Iduri luke aterabidea belaunaldi berriaren jarrera idekiari esker agertuko dela. Alabaina, alarde tradizionalean parte hartu izan duten Hondarribiko gazte talde batek agiri bat zabaldu du urriaren 8an. Horren...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Altsasuko auzia

Altsasun 2016ko urriaren 15ean gertatu ziren kalapitetan auzipetuak ziren gazteen auziari buruzko epaia ezagutzera eman du Auzitegi Gorenaren Zigor saileko Aretoak. Gorenak hiru erabaki har zitzakeen: Auzitegi Nazionalaren zigorrak berretsi, zigorrak murriztu, edo gazteak zuritu. Azkenean, bigarren aterabidea hautatu eta zigorrak murriztu dizkie denei. Hala ere, zazpi gazteak preso geldituko dira mementoan, hiru urte baino gehiagotara kondenatuak izan direlako. Hiru urte...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Txirrindularitza

Euskadi Fundazioak Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren (UCI) onespena erdietsi du, eta ondorioz, UCI Pro Team kategorian lehiatuko da 2020tik aitzina. Fundazioko arduradunek jakinarazi dute heldu diren asteetan emanen dituztela proiektuari buruzko xehetasunak....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Mugaz gaindiko elkarlana

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean René Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea Gasteizen, Ajuriaeneko Jauregian elkartu dira urriaren 7an. Hego eta Ipar Euskal Herriko lankidetza instituzionala indartzeko xedez, memorandum bat sinatu dute bi lehendakariek. Hitzarmen horrek bi erakundeen arteko harremanak sendotuko ditu, eta etorkizunean bi gobernuek beren estrategiak bateratzea ahalbidetuko du. Lehen aldia da Jaurlaritzak eta Euskal Elkargoak...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Siriako gerla: urriaren 14eko bilana

Aitzineko asteazken goizean abiaturik, jada bosgarren eguna zuen Turkiako armadak Siriako ipar ekialdean hasia duen gerlak joan den astelehenean. Kurdiar parteak eman bilanak dio: 104 gudari kurdiar hilak, eta 60 zibil haien inguruan. Lehen hegazkin bonbardamenduak hasi bezain laster 100 000 zibil ihesari emanak direla diote Siriako giza eskubideen elkartetik. Kurdiarrek jakiterat eman dute DAESCH-eko 785 presok kausitu dutela eskapatzea kurdiarrek muntatu presondegi batetik. Horrela...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Tunisiako presidente berria: Kais SAIED

Joan den abuztuaren hasieran Tunisian, presidentea bozetan izendatzeko kanpaina ireki zenean 26 hautagai agertu ziren, horien artean bi emazte. Irailaren 15 irian iragan den lehen bozketan boz gehiena bildu zuten bi lehenak hautatuak izan dira bigarren itzulirako. Biak gizonak eta biak kasik ezezagunak. Kais SAIED izenekoak bildu ditu bozen %76,9, Nabil Karoui lehiakaria bozen %23,1ekin gelditu delarik. Presidente berriak 61 urte ditu, eta duela lau urte bozkatu lege nagusiaren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016