Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Itsas uhainekin ekoitzi argindarra Lemoizen

Arrecife Energy Systems euskal enpresak Armintzan bizkaian ezarriko du, itsas uhainen energia argindarra egiteko baliatuko duen sistema. Jadanik horrelako beste sistema bat martxan ezarria du eta saioak eginen dituzte egingarritasuna frogatzeko. Derion kokatzen den Tacomi enpresaren laguntzarekin sortua dute sistema....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Zaldunborda komertzio zentroaren proiektua

Bidasoa eta Oarsoaldeko merkatari eta ostalariak kexu agertu dira, Hondarribin Zaldunborda gunean 28 mila metro karratuko komertzio zentro baten eraikitzea salatzeko. Proiektuari baimena eman dio udalak. Aldiz EH Bilduk moratorio bat galdatu du proiektuaren eragina aztertzeko. Zeren, orotara 20 000 metro karratuko komertzio zentroen proiektuak badira: Urbil zentroaren emendatzea, Zaldunborda Hondarribian edo Teresategi y Michelín Lasarten. Proiektuaren kontra agertu direnek diote...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Kilometroak euskararen alde Zarautzen

Zarautzen ospatu den edizioarekin, Kilometroak jaialdia amaiera ematen ari zaio 1977tik ospatzen den ikastolen aldeko besta ereduari. 42 urte pasa dira lehen besta ospatu zenetik. Zarautzek amaiera eman dio ziklo bati eta ondoko urteetan, ekimena urte osoan zehar luzatu nahi duen etapa berri bat irekiko du, Gipuzkoako ikastoletan antolatutako proposamen desberdinekin. Salbatore Mitxelena ikastolak antolatu ekitaldia "Ni, hi, hura, ikastola mundura!" lelopean, arrakastatsua izan da....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Euskadi sariak, Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetarentzat

Neguko argiak (Irati Elorrieta), Korri, Kuru, Korri! (Patxi Zubizarreta) eta Aztihitza: Xahoren biografikoa (Asisko Urmeneta): lan horiek aukeratu dituzte epaimahaiek Euskadi Literatura saria emaiteko. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak sariak iragartzeko Gasteizen egin duten ekitaldian erran duenez, sortzaileei emaiten zaien aitortzaz haratago, sari hauen bitartez beren lana agerikoa egin nahi da euskal jendartearen aurrean....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Estatuaren indarkeria jasan dutenentzat erreparazioa berretsi dute Hernanin

Indarkeriak hildako guziek merezimendu bera behar dutela eta, Estatuak eragindako hildakoak eta kaltetuak ere aintzat har daitezela eskatu du Egiari Zor fundazioak Hernanin egin duen agerraldian. Parte hartzalek gogoan izan dute lau hamarkadatan zehar "jasan dugun Estatu terrorismoak sakon eragin duela Euskal Herrian, bahiketak, hilketak eta desagerketak izan dira" eta horren aurrean instituzioek erantzukizun errealik ez hartzeaz gainera, egun eraikitzen ari den...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Euskaltzaindia: "Egunak eta lanak" dokumentala

Euskaltzaindiaren mendeurrena ardatz duen "Euskaltzaindia: egunak eta lanak" dokumentala aurkeztu dute. Andres Urrutia euskaltzainburua, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, Fermin Etxegoien kazetaria eta Bernardo Atxaga idazlea egon dira aurkezpenean. Atxagarena da dokumentalaren jatorrizko ideia, eta Etxegoienek zuzendu du. Gidoia bien artean idatzi dute. Euskararen Akademiak ehun urte hauetan egindako lana biltzen duen dokumentala Beittu ekoiztetxeak egin du...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016