Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Txiki eta Otaegi

Irailaren 27an bete dira 44 urte Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztela, Frankoren diktaduraren aginduz. Urteburu hori seinalatu du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Zarautzen iragan den oroimen ekitaldi baten bidez. Egun hartan berean fusilatu zituzten ere FRAPeko militante Jose Luis Sanchez, Ramon Garcia eta Humberto Baena, eta haiek ere gogoan izan dituzte Zarautzen....

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Chirac

Aspaldixkoan eri zen eta etzen etxetik kasik batere ateratzen, Jacques Chirac frantses lehendakari ohia zendu da 86 urtetan. Berriak ez du baitezpada nehor harritu, gero eta ezinduagoa zela jakinaren gainean, eta bizkitartean burrustan hedatu delarik jende frango mintzatu da holako gertakaria ezin sinetsia balitz bezala. Politikariak hasi dira dena laudorio, luzaz kontra zituen asko ere ba berdin... Hedabide guzietan, berriketariek berehala oroitarazi dute Chirac etzela nor...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Azaroaren 10eko hauteskundeak

Hauteskunde orokorrak egin beharko dira, berriz ere, Hego Euskal Herrian eta espainiar estatuan. Azaroaren 10a finkatua izan da horretarako. Bozak hur biltzen diren aldi guziez bezala, EiTB Focusek inkesta plazaratu berri du. Honen arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke bozak Euskal Autonomia Erkidegoan. Jeltzaleek bozen %30,4 eta sei diputatu eskuratuko lituzkete, hots, joan den apirileko kopuru bera, eta bat gehiago ere bai, menturaz. Bigarren indarra PSE-EE...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Nafarroako Parlamentua hizkuntzaaniztasunaren alde

Nafarroako Parlamentuak "Europaren hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna zaintzeko eta indartzeko borondatea agertu du eta euskarak Europaren hizkuntza- aniztasunari egiten dion ekarpen berezia azpimarratu du. Irailaren 26an ospatzen den Hizkuntzen Europako Egunaren karietara egin ditu adierazpen horiek Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Nafarroako Gobernua eta klima-aldaketa

Nafarroako Gobernuak helburu nagusitzat hartzen du Klimaaldaketaren kontrako borroka. Horregatik, erakunde-adierazpen bat onartu du berriki, "larrialdi klimatikoari" buru egiteko. Testu horrek dioenaren arabera, klima aldaketaren ondorioak arindu ditzaketen neurriak hartzera engaiatuko da Foru Gobernua....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Eusko Legebiltzarra ere klima-aldaketaz kezkatua

Nafarroako Gobernuak bezala, Eusko Legebiltzarrak ere klimaaldaketa hizpide izan du irailaren 26an. Ildo horretan, larrialdi klimatiko egoera deklaratu du, talde parlamentario guzien sustenguarekin, eta 2020ko aurrekontuetan oraingo egoera klimatikoak galdatzen duen "erabakiz eta premiaz jardutea" ahalbidetuko duten ekintza guziak martxan ezartzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak proposatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zehazki, berotegi-efektua sortzen duten gasen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016