Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Joan den asteartea dolu eguna Hong Kongen

Joan den asteartean ospatu zuten txinatarrek beren besta nazionala. Xi Jimping Txinako presidenteak galdeginik besta handiagoak egin zituzten, Txina komunistaren sortzearen 70 urteak markatzeko. Ez da haatik errana ospakizunek espantu bera erakutsi dutenik Txinako lurralde guzietan, hala nola Hong Kongen. Uharte horretan alabaina Txinaren kontrako erresistentziak dirau hiru hilabete hauetan bederen, asteburu guziez jendea milaka ateratzen eta, uhartea ez Txinatarren esku...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Ehun miliar euro Alemanian klimaren zaintzeko

18 orenez negoziatu zuten iragan astean Berlinen Alemaniako kristau demokratek eta sozial demokratek hamar urtez gauzatuko den 100 miliar euroko inbestimendua klimaren zaintzeko. Adostu dira hemendik 2030 arte, urtean miliar bat gutxienez kontsakratuko dutela klimaren zaintzeko eta energia trantsizioa segurtatzeko. Lehenbiziko lau urtetan 54 miliar sartuko dituzte kutsadurak apalarazteko, eta sail horretan alemanek duten beranta harrapatzeko. Xedatu dute gas hedapenak...

Euskal diaspora | 2019ko Irailaren 26a

Euskal Etxeen Mundu-Batzarra, Dan Ansotegui eta Montpellierreko Pesta

BILBO, BIZKAIA. Munduko euskal etxeetako gazteendako Gaztemundu 2019 programa ari dira egiten aste huntan Bilbon Argentina, Estatu Batuak eta Uruguaiko 15 gazte, "Euskal etxeen kudeaketa" gai harturik. Ortziralean bukatuko dute, asteburuan txangoak eginen dituzte Euskal Herria hobeki ezagutzeko, Bilbotik Nafarroa eta Lapurdiko kostaldera, Arabar Errioxara eta Zumaia eta Donostiara; eta ondorik, asteartean, urriaren 2tik 4ra Bilboko Euskalduna jauregian obratuko den Euskal...

Inbido | 2019ko Irailaren 26a

SEPANSO? Bainan zer da hori?

SEPANSO izena ez dukegu arrotza, ez balinbada ere egun guziz erabiltzen ditugunetarik. Egun hauetan hain xuxen, ukaiten du aipaldi frango, SEPANSO erakundeak bete baititu bere 50 urteak. Bordeleko aldean egin den biltzar baten karietarat. Haste-hastetik, bai eta erran ginezake gero eta gehiago, ingurumenaz du axola handiena, Akitania lurraldean gaindi, ingurumen horren gero eta sanoago atxikitzeaz. Bioaniztasuna beti gogoan. Erakundea Arkaxoneko aldean sortu zen itsas-ainhara...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Erlaitzbideko alde hortan

Besta bezala zen igandean Erlaitzbideko alde hortan, departamendua antolatzaile, besta bat jendetsuago izanen zena eguraldi hobea izan balitz bereziki goizean. Bezperan, hitzarmen berezi bat izenpetua izana bizpahiru erakunde partzuer, bide horren bazterreko laborantza eremuak hobeki begiratuak izan diten, orotarat 255 hektara Urruñako lurretan direnak....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Donibaneko zinemaldia

Aurten ere Donibane Lohizunek ukanen du bere zinemaldia eta usaian bezala heldu den hilabete hortan iraganen da, urriaren 7tik 13rat. Sélect zinegunean karraskan ai dira apailueri. Hamar filmagileren obrak izanen dira ikusgai. Baldintza berezia badauka sail horrek eta ondorioz ardura arras gazteak izaiten dira zoin-gehiagoka hortan parte hartzen dutenak: agertzen duten obra beren lehenbizikoa izan behar edo handienez bigarrena. Aurten epaileburu izanen da Catherine Corsini artista...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016