Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Zinemira saria

Agur Etxebeste estreinatu den egun berean, Zinemira saria eskuratu du Jose Maria Lara Txepe ekoizleak. Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteek euskal zinemaren pertsonaia ezagun baten ibilbidea ohoratzeko ematen dute sari hori. Txepe Lara (Madril, 1948) 1985ean hasi zen zinema munduan lanean. Hastapenean, kamera laguntzaile eginkizuna bete zuen. Geroago, ekoizle gisa, hainbat film ezagun plazaratzen parte hartu zuen, horietako bi, gorago aipatuak izan diren "Aupa...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Kilometroak Zarautzen

Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak besta Zarautzen ospatuko da urriaren 6an. Aurtengo antolatzailea Salbatore Mitxelena ikastola da. Leloa aldiz, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! Zirkuituak hiru gune izanen ditu, eta leloaren hitz bakoitza gune baten izendatzeko baliatua izanen da. Ni izeneko gunea Malekoian ezarri dute, eta gazteenean pasatuak baina beti gazte sentitzen direnentzat pentsatua da, nagusiki. Herriko musika taldeak entzuten ahalko dira hor goizean: Skati,...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Bilbotik Madrilera oinez

Hego Euskal Herriko 30 bat erretretadunek (25 gizon eta 5 emazte) Bilbotik Madrilera joanen den oinezko martxa bat abiatu dute irailaren 24an. Mobilizazio honen bidez, bi aldarrikapen plazaratu nahi dituzte: erretreta sari duinak eskatu eta politikariei xahar-pagen auzian duten erantzukizuna beren gain har dezaten galdegin. Martxa urriaren 16an helduko da Madrilera, eta egun horretan elkarretaratzea eginen dute Diputatuen Kongresuaren aitzinean. Bertze ibilkari lerro bat abiatu...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Ford Blanquefort-eko lantegia hetsirik

Jada joan den uztailekotzat ekoizpena gelditua zuten Blanquefort-eko Ford lantegian. Zuzendaritzak lizentziamendu gutuna igortzearekin zehazten zuen lantatik guziak urri honen lehenean hautsiko direla. Hara lan unitatea geldirik geroztik, nahiz maxina guziak ez dituzten oraino kenduak. Orain ikustekoa da Fordek eman hitza beteko duen. Lantegiaren inguruan erosiak zituen 50 hektaretarik parte bat ez duena sekulan baliatu utzi die lekuko botere publikoei, ordainez hauek barkatu...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Fessenheimeko nukleartegiaren azken asteak ote?

Betikoz hetsiko dutea Fessenheimeko nukleartegia? François Hollande presidenteak hitz eman zuen, ondotik Ségolène Royal energien ministroak gelditzeko manu bat atera zuen. Baina gauza kuriosa, nukleartegiak kudeatzen dituen EDF holdinak ez ditu gaur arte gelditze horiek egiaztatu. Bi lege elkarren kontrakoren artean jokatu da orain arte gobernua/EDF sokatira. Lehen legeak dio nukleartegietarik datorren elektrika kopurua hein berekoa izanen dela Frantzian; ondorio zuzena gelditzen...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Eskuin buruaren mamua mehatu Austrian

Iragan igandean Austrian iragan diren deputatu bozen kari, erran daiteke bozemailek ez diotela beltzurik egin Sebastian Kurtz eskuindarrari aitzineko legealdian eskuin buruarekin eskuz esku gobernatzea gatik. Àƒ'-VP alderdi eskuinak bozen %37 kausitu du (+6). Sozial demokratek parean segitu dute bidea beheiti: %22 (-5). Hirugarren atera da aldi honetan FPÀƒ'- eskuin burua bozen %16rekin (-10). Grünen berdeak dira ongi iratzarri %14tara hupatuz (+10). Néoseko alderdi liberalak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016