Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Kantu afari bat Pausun

Kantu afari bat guziz herrikoia muntatua da ortzirale huntan, urriak 4, Pausuko Xaia ostatuan. Laguntzeagatik ondoko astean larunbatarekin euskal mitologia gogoan Urruñan iraganen den Karrikaldi berezia, ikusgarri bat biziki airosa eta koloretsua....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Antonio Lizana Hendaian

Ortzirale huntan, urriak 4 (20:30), Antonio Lizana español kantari eta musikari famatua entzuten ahalko da Hendaian, eta hori Mendi Zolan izeneko bilgunean. Bidaia gaitzak eginik munduan gaindi, mail gora batetarat heldua da eta denetan badu orai ikaragarriko arrakasta....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Manuel de Lara zerrendaburu

Donibane Lohizunen, zinegotzi da Manuel de Lara eta gehiengoan barne orai arte segurik bainan beste bide bat hartu du joan den astean, duela zonbait denbora erakusterat emana zuen ildo beretik egia erran, jakinaraziz zerrenda baten buru jarriko dela heldu den martxoko hauteskundeetan. Berak dionaz herriari hats berri baten emaiteko xedetan....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Freskaldi bat ona!

Donibane Lohizunen, joan den larunbatean zerratu dira Thalazur hotela eta lotua zaion artategia, talasoterapia sailaren kondukoa. Ez alde bat zerratu bainan nunbait han hamar hilabeterentzat, obra andana baten akulatzeko denbora! Toki hortan ideki zen duela 30 urte Hélianthal etxea laster fama handia bildu zuena. Bainan duela bost urte saldua izan zen eta Thalazur sareak du beretua. Erabaki du baduela freskaldi on baten beharra. Obra handiak eginen dira beraz, ba omen da 30 miliun...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Mus-egunak Donibanen

Donibane Lohizuneko batzokiak sail berri bat akulatzen du hemendik aitzina. Jadanik badu bere bilkura-saila, hilabeteko azken ortzegunetan muntatzen duena, eta joan den astekoa aipatzen dugu hain xuxen sail huntan berean. Sail berria arrunt besterik izanen da. Batzokian berean iraganen da, hilabeteko lehen ortzegunetan, lehen hitzordua ortzegun huntan beraz, urriak 3. Mus-egunak, hola deituko da saila, karia hortarat bilduko direnak musean ariko baitira. Ez da mus lehiaketa bat...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 03a

Donibaneko Lilitegia

Lilitegia, hauxe da izen pollita hori berriz! Izenaren araberakoa behar litakeen obra bati plantatuak dira Donibane Lohizunen. Trikaldi artategia tokiz aldatu behar-eta, etxegune berri bat izanen da leku hortan. Hori da beraz Lilitegia eta lehen harria joan den astean pausatua izana da, hautetsi eta kargudun asko bildurik. Orotarat 174 bizitegi izanen dira bost eraikinetan banatuak, andana bat hemendik urte bat eta erdiren buruko prest izanen da, besteak ondoko urtean. 80 bizitegi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016