Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021era bitartean

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021era bitartean: alde batetik, Groenlandiako Ingurumen Ministerioak eskatutako ozeanografiko bat martxan jarriko du urrian; bestetik, datorren urte hasieran, Norvegiako armadore batentzat izokinak hazteko beste ontzi berritzaile bat eginen du. Gainera, hirugarren ontzi batena ere oso aurreratua duela iragarri du. Balenciagak merkatu berriei egin behar izan die duela bost urte izaniko krisialdiari aurre egiteko. Ikerketarako eta...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Eusko legebiltzarra presoen omenaldien kontra

Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren ezezko botoekin, kartzelatik atera diren ETAko preso ohiei egindako "ongi etorri ekitaldiak" egitea salatu du, eta "egiteari uzteko" galdatuz omenaldiak antolatzen dituztenei. Gasteizko Ganberako osoko bilkurak, PPren legez besteko proposamen bati egindako zuzenketa bat onartu du, eta testuan dagokien botere publikoei eskatzen zaie neurriak har ditzatela terrorismoaren edo giza eskubideen urraketen biktimen kontrako "laidoa, umiliazioa...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Trumpek iragarri muga zergek zer ondorio euskal ekonomian?

Donald Trump Amerikar Estatu Batuen (AEB) presidentak Europar Batasunaren kontra iragarritako mugazergek ondorio "kezkagarriak" izan ditzakete Hegoaldeko ekonomian, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez. Alor kaltetuena aeronautikoa izan liteke; jaz 245 milioi euroko salmentak egin zituzten Estatu Batuetan (AEB). Arnoaren sektorean ere ondorio kaltegarriak eragin lezazke, Arabako Errioxako arnoarentzat. AEB bigarren herrialdea dira salmentei dagokienez. Jaz, milioi bat botoila...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 10a

Gerla bezperak Siria/ Turkiako mugan

Azken engaiamendu eta solasak iragan asteburuan entzun ditugu. Turkiak eraso militar bat abiatzekotan du, tenore honetan ez badu jada abiatua, Siria ipar ekialdeko lurretan. 2018an jada lehenbiziko eraso bat eraman zuen leku bertsuetan, aldi honetan ordea, Donald Trump-en manuz amerikar armada leku horietarik ateratzen zela egiaztatu bezain segur. Badu orain zortzi urte Bachar Al Assad Siriako presidenteak gerla abiatu duela bere populuaren kontra. AEB-ek orduan Obama...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 03a

Kate Camino, 1842ko tragedia, Zoe Bray eta amerikanoen Arrosako hitzordua

DONOSTIA, GIPUZKOA. Solasaldia eskaini zuen joan den ortziralean Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean Kate Camino euskal amerikar ezagutuak; gaia, bere euskal lekukotasuna Diasporako euskaldun gisa. Gela gure diaspora maite duen jendeez bete zen eta giro ederrean, arnegitar jatorriko emazteak Buffalo (Wyoming) sorterriko eta ondarreko abantxu 25 urteetan bizitoki duen Renoko (Nevada) euskal berri eman zuen. NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioko idazkari da Kate eta...

Inbido | 2019ko Urriaren 03a

Hormagune alimale horiek

Munduan gaindi, bada zernahi hormagune edo izoztegi, bi hitzak agertzen dira eta artetan nahasten funtsean, hormategi eta izozgune ere ikusi baititugu. Horiek oro erabiliak euskaraz, gure artean beraz, frantsesez "glaciers" deitzen diren eremuentzat. Oro har, alimaleko eremuak hartzen dituzte. Denborarekin muntatuak dira, mendeak jin eta mendeak joan, elurra aski metatu den tokietan, elur hori azkarki tinkatua izanez, gero ur bilakatua eta hormatua. Gehienik ikusten dira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016