Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Ezin sinetsia!

Ustegabeko gertakari izigarriak izaiten ahal dira gutien ustean bainan bakan aditzen dira joan den egunean Pariseko polizategi nagusian ukan dute horren idurikoak! Bera ere aspaldian lanean han ari zen gizon bat, Michael Harpon, 45 urte, ezagutzen zutenen arabera gizon xintxoa, isila eta laketa, bat-batean asaldatu da itsuski! Ganibet ukaldika polizako lau lagun hil ditu, hiru gizon eta emazte bat, beste bat handizki kolpatu, eta itxuren arabera aitzina segituko zuen ez balute...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Kexu!

Poliza-solas behar dugu aitzina segitu ezen gertakari lotsagarri horren bezperan, gaitzeko manifestaldia izana zen Pariseko karriketan. Eta nor ziren manifestaldi hortan parte hartu dutenak? Denak polizakoak, aski nardatuarekin erakutsi nahi kexu direla! Edozoin gradutakoak izan, denek ba arrangura handiak! Sobera lanez itoak direla, frangotan laneko baldintza txarrekin, laguntza asko eskas, azen ontzeko noiz nahi gaizki ikusiak lanean ari direlarik. Dena den, 27.000 ba omen ziren...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Zer ondorio?

Joan den astean guti aski aipatu ginuen Rouen hirian gertatu berria zen errekontru izigarria. Ikerketek segitzen dute aitzina eta bada segur hameka gogoetaren egitekoa. Sutea nola piztu den eta nola hedatu, hor berean gauzak ez dira batere garbi. Eta afera horrek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen, bada ikusmolde desberdin frango. Zernahi gauza ere dira suteak nahasi dituenak. Kotsadura asko hedatuz nahitez. Bainan zonbatetaraino kaltekorrak ote? Gobernuan ere ez dira...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Laborariekin

Emmanuel Macron Rodez hirian izan da erretreta-solas muntatu bilkura batean. Berriz ere bere xede nagusien berri eman du bainan segurtatuz deus ez duela bere baitarik trenkatuko bainan batzuk eta besteekin luzaz solastatu ondoan. Denbora batez etzen batere hola mintzo. Kanbiatua da beraz edo kanbiatuarena egin nahi du. Biharamunean, eskualde berean zen oraino eta izan da Cournon herriko hazkuntzaferia handian, bai eta bulta handi bat egon han ziren laborariekin, heieri ere ele...

Gogoa hazi | 2019ko Urriaren 10a

DESPAREKOTASUNA EZ DA HALABEHARRA

Thomas Piketty ekonomialariak argitaratu berri duen liburuak (Capital et Idéologie À¢'€'" Ed. Seuil) eztabaida publikoaren erdigunean jarri ditu berriz ere parekotasunezak. 2013an argitaratu zuen beste liburu batek ("le Capital au XXIème siècle" À¢'€'" Seuil) sekulako arrakasta izan zuen: 2,5 miliun irakurle, 40 bat hizkuntzetara itzulia. Ekonomialari hau gaur egun puntapuntako pentsalari edo intelektual bezala kontsideratua da mundu osoan. Liburu berri hau ez...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Agour Heletako gasnategiak Lizartzan ireki du lantegi berria

Heletako gasnategiak lantegi berria ireki du Lizartzan. Enpresaburuak zehaztu du Idiazabal gasna eginen dutela Lizartzan eta horrela, Ossau- Iraty sor-marka duen gasnaren ekoizpenera batuz, lehenak bilakatuko dira bi jatorri izendapen hauek dituen gasnak egiten. Gasnategi berri honekin, Euskal Herriko produktuak eskaini, bertako ekonomia sustatu eta enplegu jasangarria sortuko du Tolosaldean: "Gure gasnategiaren irekierak enplegu berriak sortuko ditu eta, orotara, hamabi lanpostu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016