Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Droga tornu ederra!

Biriatun, autobideko muga-zubian, guardek kasik hiru tona drogaki, Indietako kalamua deitzen den hortarik, atxeman dituzte bai eta sesitu Espainiatik Ingalaterrarat zoan kamiun batean. Kamiuntzaina eta haren laguna, biak ingelesak, preso altxatuak izan dira....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Sokoa osagarri onean

Hendaian, egun berezia zuten berrikitan Sokoa lantegian. Ateak zabal zabalik idekiak zituzten eguna. 700 bisitari jin zaizkiote karia hortarat. Ikusterat zertan diren eta nola eramaki duten 1971n abiatu saila, Patxi Noblia zutela orduan sustatzaile suhar. Erran denaren arabera, etxea osagarri onean dago. 1100 partaide badauzka eta 260 langile. Egun guziz, bi mila alki jalgitzen dira lantegi hortarik....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Arrosa kolorez jauntzirik

Anitz tokitan indar berezi bat egiten da sasoin huntan bularretako minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeko eta kasu hortan direnen laguntzeagatik. Hendaian, hilabete guzian badute hitzordu asko. Saila iragan asteburuan abiatua. Ortzegun huntan (18:30), Abbadia bilgunean, hitzaldi bat ikerketak zertan diren aztertuz gai nagusi bezala. Larunbat goizean aldiz, ibilaldi bat itsasbazter hortan. Ahal duten guziak arrosa koloreko jauntziekin....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Goiti ari den zinemaldia

Donibane Lohizuneko zinemaldiak gero eta arrakasta gehiago badauka. Denbora batez gora-behera asko jasanik, azkartuz doa eta Sélect zinegunea berritzearekin, duela ja zonbait urte, beste indar bat hartua du. Aurtengo saila aste huntan guzian. Emanaldiak ba goizetan, aratsaldetan eta aratsetan. Hamar bat filma lehiaketa nagusian. Itxuren arabera segurik, ederrak eta hunkigarriak. Hala nola australiar batena, kondatzen duena nola 14 urteko mutiko bat, norbaitek ederki enganaturik,...

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Hendaiako sagarnoa

Hendaian ere sagarnoa egiten da sagardei eder bat baita Abbadia jauregiko alde hortan. Duela hogeita-hamar bat urte muntatua ordu arte artoa egiten zen eremu batean. Aurten bost tona sagar bildu dituzte, gauza guti eskas, eta kalitatearen aldetik ere diote urte ona dela. Sagar biltzea besta giro batean bururatu dute Nekatoenean....

Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Alaiak abesbatzak 35 urte!

Hendaian, heldu den larunbat aratsean, urriak 12, gaitzeko besta pollita ukanen dute, guziz herrikoia, Alaiak abesbatzak ospatuz bere 35 urteak. Daniel-Ugarte pilota plazan iraganen da. Lehenik, (19:00) zintzur bustitzea. Gero, afari on bat, Alaiak kantari. Azkenik dantzaldia, Koloka taldearekin. Alaiak elkartea sortu zen 1984ko irailean, lau lagun elgarretaraturik, lauek kantua biziki maite eta kantari talde bat muntatu nahi. Egia erran, aitzineko hilabetetan jadanik egonak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016