Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

EAko primarioak

Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren bozeramaile den Maiorga Ramirez hautagai gisa aurkeztuko da Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izateko. Lehiakidea izanen du, haatik: Eba Blanco, EH Bilduko legebiltzarkidea. Hauteskunde primarioak urriaren 25ean eginen dira. Joan den udan Pello Urizarrek kargua utzi ondoan, EAk haren segida hartuko duena hautatu behar du. Hauteskunde primarioak antolatzeko prozesua eztabaidatsua izan da, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

UNESCOk Nafarroa saritu

UNESCO erakundeak Nafarroako Gobernua saritu du "Skolae: Berdin Bidean" programarentzat. Nafarroako Gobernuak 2017an sartu zuen ikastetxe publikoetan Skolae programa, eskolan eta eskolatik kanpo genero-estereotipoak kentzeko xedearekin. Hastapenean ikastetxe bakar batzuetan esperimentatu zen proiektua zabalduz joan da ondoko ikasturteetan. Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria Parisen eman diote Nafarroari, urriaren 11n, Neskaren Nazioarteko Egunaren karietara....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Argia aldizkariak 100 urte

"Zeruko Argia" kaputxinoen aldizkaria 1919an sortu zen. Geroztik izena aldatu badiote ere, - orain soilik Argia deitzen da-, astekariak beti bizirik dirau, euskaraz eta Euskal Herri osorako balore eraldatzaileak zabalduz. Argiaren mendeurrena urriaren 12an ospatu da Donostiako Alde Zaharrean, besta herrikoi eta parte-hartzailearen bidez, "deskoloniza gaitezen" lelopean. Argiaren irakurleak gisa orotakoak diren bezala, ospakizuna osatu duten jarduerak ere anitzak izan dira:...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Lemoiz Jaurlaritzaren esku

Sekula martxan jarri ez zen Lemoizko zentral nuklearraren lurrak EAEko erakundeen esku gelditu dira joan den larunbatean. Eusko Jaurlaritzak arrainhaztegi bat egin nahi du gune horretan. Mementoan, hiru inbertitzaile agertu dira proiektuarekin interesaturik. Eguzki izeneko talde ekologistak, ordea, erabakia gaitzetsi du, iduritzen baitzaio jokamolde horrek Iberdrola libratzen duela zentral nuklearra egon zen lurrak lehen bezala ezartzeko izan zitzakeen ardura ekonomiko...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Eri

Jendeak gero eta gehiago faltatzen dira beren lanetik, ez direla untsa, edo arras eri berdin. Gehiago dena, bana beste batean lana uzten da gero eta denbora luzeagoarentzat. Horra zer dion garbiki berrikitan Parisen plazaratua izan den txosten batek, lan hori egina gisa hortako ikerketak artoski akulatzen badakien espert multxo batek. Ez idurika, lan uzte horien nonbrea urte bat barne emendatu da %8ez eta lan uzte horien iraupenaren emendatzea aise handiagoa ere agertzen...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Altsasuko epaia salatzeko mobilizazioak

Altsasuko gazteen kontrako epaia jakin eta biharamunean, haien burasoek urriaren 26rako manifestaldi handi baterako deia zabaldu dute. Hau Iruñean iraganen da. Bestalde, burasoek jakinarazi dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino joateko prest daudela, "injustizia" hori salatzeko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016