Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Asaldura sozialak Iraken

Goi puntu bat ezagutuko dute Iraken abiatuak diren asaldura sozialek hilabete honen 25erako finkatua duten protesta manifestaldi nagusiarekin. Urri honen lehen egunetik hasia da karrikako egoera mintzen. Orokorrean Gobernu barnean elkar aditzeko zailtasun handiak edonoiz sor daitezke, ikusirik presidentea Barham Saleh kurdiarra dela, lehen ministroa Adel Abdel Mahdi Xiita, eta parlamentu- burua Mohamed al-Habousi Sunita, nahiz legebiltzarreko gehiengoa xiiten eskutan izan. Egoera...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Lasaitasun apur bat Ekuadorren

Urri hasieraz geroztik abiatuak ziren karrika mugimendu gogorrak eztitu dira joan den igandetik honat Ekuadorren. Bederatzi egunez segidan dozenaka lantegiak, merkatu guneak eta laborantza unitate larriak zorrozki bipildurik utzi dituzte manifestariek. Hauen artean bi hil kondatzen dira, haatik ekonomia sailean Ekuadorreko petrolio ekoizpena %70ean eroria da. Asaldurak abiatu dira Ekuadorrek FMI erakundearekin hitzarmen bat izenpetu bezain laster. Bertan emana izanki Ekuadorrek behar...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 15a

Zoin neke!

Gertakari latz baten ondotik untsa neke da xuxen xuxena jakitea gauzak nola iragan diren. Hala nola Pariseko polizategi nagusian izan den izigarrikeria hortarik landa. Gaitzeko ikerketak akulatzen dituzte bainan lanak dira zinez, eta ez entraalekoak, ezin garbiki finkatuz nola gizon bat atrebitu den bere laneko lagunak zituen lau lagunen hiltzerat eta bosgarren baten handizki kolpatzerat! Nork zakien islamista bilakatua zela eta hein hortaraino mugimendu hortan sartua? Norbaitek...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 15a

Abiy AHMED aurtengo bake nobel saria

Suedian biltzen ohi den Bake Nobel sariaren epaimahaiak uste baino lan errazagoa izan du aurtengo saridunaren bereizteko. 304 hautagairen artean, Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroa hautatu du. Buruzagi honek 43 urte ditu, Oromo leinukoa da aitaren partetik eta musulmana, Amhara leinukoa amaren partetik eta ortodoxoa. Lehen politika gradu horretara hupatu aitzin Etiopiako armadan engaiatu zen lehenik, baina laster ikasketak egiteari lotu zen: bi diploma elgarretarik arras urrunekoak...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 10a

Diasporako euskaldunen VII. Mundu-Batzarra eta asteburuko hitzorduak

BILBO, BIZKAIA. Mundu osoko euskal etxe eta komunitateetako delegatu eta ordezkariak bildu dira joan den astean Bilbon, "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean". Hor ziren euskal etxerik duten herrialdeetako ordezkariak eta baita Gaztemundu 2019ko programako 15 gazteak ere. Bilkurak Euskalduna jauregian egin dira eta Urkullu lehendakariak estreinatu eta hetsi ditu ekitaldiak. Batzarkideek heien hiru ordezkariak hautatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren...

Inbido | 2019ko Urriaren 10a

Hoinbeste animale mota desagertzeko irriskuan!

Ingurumenaz badela gero eta axola gehiago, eta bioaniztasunaz badirela nun nahi arrangura handiak, gai horiek usu aipatzen dira eta zinez biziki gogoetagarriak ditugu. Gero eta hobeki ohartzen ere gira zernahi animale mota badirela alde bat desagertzeko irriskuan. Gai hori gogoan, balitake liburu handi baten egitekoa. Segur, lehen ere abere frango desagertu da eta jakintsunek oroitarazten daukute konparazione dinosauro delakoak bazter guzietan bazirela trumilka denbora batez eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016