Kostaldean | 2019ko Urriaren 17a

Karpa handi bat

Donibane Lohizunen, izan da mugimendu joan den egunean Harriet-Baita egoitzaren ondoan. Gaitzeko karpa handia xutik ezarri dute heldu den hilabete hortarik goiti, denak untsa pikoan ezarriak izanik, bilkura, hitzaldi eta ikusgarri askorentzat. Karpa hori Herriko Etxeak erosia Angeluko herriari, han etzutela gehiago beharrik. Eroste hori egina, ja kondatua dugu funtsean, bainan dugun bada oroitarazi zergatik egin den tratua. Thalazur etxean bururatuko direlarik hasi berriak diren...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Christian Jacob

Errepublikanoak deitzen diren eskuindar horiek badute alderdiburu berri bat joan den igandean hautetsia izan dena. Hori da Christian Jacob ministro ohia bestalde legebiltzarrean alderdi bereko deputatu taldearen buru dena. Hiru hautagai baziren eta alderdiburu berriak gehiengo pollita segurtatu du lehen bozaldian berean (%62). Alderdia ahuldua da haatik. Berriz azkartuko ote da Christian Jacob kudeatzaile?...

Gogoa hazi | 2019ko Urriaren 17a

NEGARRAK

Udazken huntan, Urruñako herriak eta parropiak ohiz kanpoko manera batera bizi izan dute gertakari bat. Bortz urte hauetan parropiako apez zen Peio Noblia joan da. Ez da joan erretreta hartzeko, ez ere bertze parropia batean erretor izaiteko, bainan bere ikusmoldeak eta diozesa huntako erabakiak ezin bateratugatik. Euskaraz emaiten duen mezan, igande oroz, bere agurrak erran ditu iraileko azken igandean eta heien ondotik eskertzeko entzun dituen hitz goxo eta leialak bere...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Ezetz

Duela zonbait denbora jakin zen Emmanuel Macron lehendakariak nahi zuela Europa Batuko agintarietan sar-arazi bere ministro ohi bat, Sylvie Goulard. Hau da hautagai agertu beraz eta bere burua edertuz mintzatu, azpimarratzen zuela aspaldian untsa badakiela Europa Batuko berri, gai zela segur aipatu karguaren hartzeko. Bainan hara, bozkatze bat izan da Europa maileko deputatuen artean eta Sylvie Goulard baztertua izan da. 82 boz kontra, 29 alde eta batto xuri. Itxuren arabera...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Marie-Jose Nat

Denbora batez aski famatua izana, 79 urtetan pausatu da Marie- José Nat artista guziz jeinutsua, motaz korsikarra. Berrogoi bat urtez karraskan arizana lan eta lan, dela antzerkilari gisa, dela, aise gehiago funtsean, zinemaren mundu berezi hortan, zernahi filmetan partaide. Parisen eman du bere azken hatsa bainan bulta huntan Korsikarat erretiratua zen, bere erro azkarrenak zituen eskualderat. Politika sailean ere guti aski bermatua, duela zonbait urte, Nicolas Sarkozy...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Aita Mari

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari salbamendu-ontziak Espainiako Itsas Agintaritzaren baimena ukan du, Mediterraneo itsasoan laguntza humanitarioa eman ahal izateko. Urriaren 16an abiatu da Pasaiako portutik, arropa, manta eta higienematerialarekin. Orotara, zazpi tona material eta 15 bat lagun daramatza ontziak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016