Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Giltza berriz agertu!

Arras berezia da, eta gisa batez aski harrigarria, Ziburun gertatu den istorio hau! Duela 45 urte, aspaldi beraz, bat-batean eta untsa bitxiki faltatu zen Maurice Ravel musikagile famatua sortu zen etxerat sartzeko giltza. Etxe horrek baditu bi sartze, batto kaiako aldetik eta bestea Pocalette karrikatik. Bi sartze eta beraz bi giltza edo bi gako. Pocalette karrikakoa zen batere funtsik gabe desagertu. Eta horra nun, gauza kasik ezin sinetsia, berriz agertu den denboraren buruan....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Hendaiako lur batzu

Hendaian, herriko kontseilua bildu da joan den egunean eta lur peza zonbait izan dira gehienik solasgai. Alde batetik herriak beretzen du Legarralde deitu eremua, orotarat hameka hektara baino gehixagokoa. Lau laborari plantatuko dira toki hortan. Gauza bera gertatzen ahal litake bainan ez da oraino deus eginik, tratuan ari dira, Ouristy izeneko mendixkaren kaskoan. Hor erosle bat jadanik agertua zen bainan gibelerat egin du....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Ondarearen Egunak

Kostaldean gaindi arras untsa iragan dira Ondarearen Egunak. Bazen hitzordu frango eta mota guzietarik, bisitaldi, ibilaldi, hitzaldi, erakusketa, ikusgarri eta gaineratiko. Donibane Lohizunen eta Ziburun konparazione mugimendu gaitza izan da bi egunez. Ziburuko portuan estreinatu dute freska arraro bat, Bretainian muntatua duela zonbait urte, goresten duela bretoin eta euskaldunen arteko elkartasuna. Toki egokian paratua izan da, denen bistan. Erdi erdian balea handi bat....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 26a

Hendaian haurrak euskaraz kantari

Hendaian, bi urtetarik muntatzen dute euskal kantu xapelketa bat lehen mailako eskoletan dabiltzan haur guzien artean. Aurtengoa oraintxe hasten da eta bururatuko da abendoaren 8an Beltzeneko plazan emanen den kantaldi batekin. Eskola bakoitxak baditu bi kantu ikasteko eta ahal bezen untsa menperatzeko. Batto denentzat bera, bestea zozketa baten bidez berexia. Zozketa hori joan den egunean egin da preseski eskola bakoitxak bidali ordezkariekin. Giro goxo batean jateko ere ba gauza on...

Gogoa hazi | 2019ko Irailaren 26a

Ametsetarik itxaropen argi izpira.

Gazte ginelarik apezgai ginen. Bagenuen fede. Vatican 2 kontzilioaren emaitza baikorrak barnetik sentitzen genituen. Bertzeak bertze: Euskara latinaren orde. Ze gauza! Idekidura bat ere senti zen bertze erlijioei, munduari. Zinez mundu berri bat gure aitzinean genuen. Sozialisten ideiak aurrera zihoazen Frantzian, abertzaleenak Ipar Euskal Herrian, askatasun teologiarenak hego Ameriketan. Sexu moralaren inguruan aitzinamendu guti haatik. Ezkontaurreko harremanak...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Egun nahasia Parisen

Iragan asteburuan Ondarearen Egunak ziren eta oro har moldez iragan dira. Lekuka haatik, karia hortarat usaian beti idekiak izaiten diren toki zonbait zerratuak egon dira, nahasmendu zerbaiten beldurrez. Baziren bestalde ibilaldiak gobernuak gehiago berma diten ingurumen sanoago baten alde. Eta bestalde oraino manifestaldiak "Horiz Jauntzi" askorekln. Parisen bereziki egun nahasia izan da "Horiz Jauntzi" horien arterat berriz ere sarturik bazter nahasle atrebitu andana...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016