Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 25a

Bobignyko auzitegian

Arrunt Pariseren itzalean kokatzen delakotz orobat, Bobigny hiria ez da baitezpada hain ezagutua, nahiz jendetzaren aldetik Baionaren heinekoa den À¢'€'" guti aski handixagoa ere À¢'€'" eta Seine-Saint-Denis departamenduaren hirinagusi ekarria. Egun hauetan haatik ukaiten du zernahi aipaldi hango auzitegian baitituzte sei lagun epaitu, ez direnak nor nahi, Jean-Luc Mélenchon intsumitu delakoen burulehena, alderdi bereko bi deputatu barne seikote hortan. Auziperatuak izan...

Euskal diaspora | 2019ko Irailaren 19a

Euskaldunak eta heien tokiko historia ohoratua San Juan Capistranon

SAN JUAN CAPISTRANO, KALIFORNIA. San Juan Capistranoko Historia Elkarteak euskaldunak omendu zituen joan den igandean, herriari historian zehar egin ekarpen oparoagatik. Ekitaldia elkarteak urte guziz egiten duen Ondarearen Barbakoan izan zen, eguna euskalduneri dedikatuz. San Juan Capistrano, misio bezala sortu zenetik beretik izan du harremanik euskaldunekin, izan ere Fermin Francisco Lasuen frantziskotar gasteiztarra --geroago Kaliforniako misioen presidente izango zena-- izan...

Inbido | 2019ko Irailaren 19a

Bahamas ugarteak

Badu orai kasik hiru aste mundu guzia mintzo dela Bahamas ugarteetaz, ezinago bortitza izan den orrona itsusi batek eman baitiote ikaragarriko zafraldia. Izigarriko euritea eta gaitzeko haize basak, alimaleko makurrak izan dira. Hil andana bat, 45 gutienez, zonbait egunen buruan ateratu kondu baten arabera, aise gehiago hain segur denen buru, jende asko baitira desagertuak, nihun ez ageri... 13.000 etxe lurrean, bazter guzietan zernahi kalte! Anitz denbora beharko da eta anitz...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Durangoko azoka: mahai atxikitzeko izen emaitea

Durangoko azokako 54. edizioan, abenduaren 5etik 8rat iraganen dena, mahaiak alokatzeko epea idekia da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakundek irailaren 30a arte dute izen emaiteko epea. Aukera desberdinak: erakusmahai handia edo ttipia alokatzen ahal da. Interesatuak direnek beharko dute Durangoko azokaren webgunean sartu eta "Nire Azoka" atalean izena eman....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Igande goxo bat Erlaitzbidean

Toki ederra da zinez, guziz gustagarria, Erlaitzbide hori, Hendaia eta Zokoa arte hortan. Aurten ere, departamendua sustatzaile, egun berezi bat ukanen dute hor gaindi asteburu huntan, igandean hain xuxen. Erlaitzbideko besta nolazpait, ofizialki ez baldin badute ere gehiago hola deitzen, "Igande bat Erlaitzbidean" emana baitiote izena. Dena den, jendea bere gusturat ibiltzen ahalko da autorik eta motorik ez baita bide hortan izaiten ahalko, salbu beharrez segurtasun- neurriengatik...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

"Bizi Ona" merkatua Donibanen

Donibane Lohizunen; joan den larunbatean zuten "Bizi Ona" merkatua eta arrakasta pollita ukan du usaian bezala. Jateko eta edateko zernahi gauza on, gasna, xingar eta beste. Biperrari tokiño bat eginez, arnoari eta sagarnoari ere ba. Parada hauta ohartzeko gaztainak ere aise gehiago eta hobeki baliatzen ahal litazkeela mozkinbide bezala. Edergintza saileko puska pollit frango ere ba salgai, gainerat biziki giro alegera. Zer behar da gehiago, aroa ere alde izanez geroz!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016