Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Untsa besta pollita Ziburun

Ziburuko plazan bazen mugimendu joan den igandean, Baltsan-Eguna baitzuten, Baltsan elkartearen besta nolazpait. Mutxikoak eguerdi irian, taloak salgai herriko ikastola laguntzeagatik, zernahi kantari eta musikari aratsalde guzian. Biziki giro goxoa....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Obra handiak Hendaian

Hendaian, gaitzeko obra sailari plantatuak dira, obra horiek aste huntan hasiz eta bada urte batena segurik. Arrunt beste bista bat eman beharra zaio geltokiaren aldeko auzoaldeari. Hori da "Elgarrekin" deitua duten saila. Auzoaldea ederrago ezarriz eta denbora berean jendearen harat-hunatak errextuz. Bainan obra horien denboran trabak ere izanen dira nahitez eta ez ditake bestela izan. Hala nola Urtats iria arte De Gaulle etorbidean ez den autorik ibiltzen ahalko, ez eta beraz...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Gaztetxearen besta Donibanen

Donibane Lohizunen, herriko Gaztetxeak larunbatean, irailak 21, ospatuko ditu bere 28 urteak. Besta airosa izanen da burutik buru, hamar bat musikari talde partaide, besteak beste Ezin Eta, Diabolo Kiwi, DJ Mundutegi eta holako batzuk....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Ondarearen Egunak

Asteburu huntan dira Ondarearen Egunak eta bazter guzietan bada karia hortarat zernahi hitzordu. Hendaian gauza frango ikusgai eta besteak beste bisitaldi lagunduak Abbadia jauregian bai eta Beltzeneko aldean Pierre Loti idazle famatua bizi izan zen etxean. Hor, bi bisita berezi, iragan mende hasteko jauntzi asko agertuz, batto larunbatean, aratsaldeko 5ak eta erdietan, eta bestea igande goizean, 10ak eta erdietan. Urruñan ere izanen da zer ikus, bereziki Urtubiako...

Gogoa hazi | 2019ko Irailaren 19a

Xibaltarreko hila bizi

Lehengoak, denbora onak omen ziren, bertute handiko jendeen garaiak. Istorioek horrela saltzen dauzkigute denbora iraganak. Baina Joanes on bezainbat Joanes txar izan behar zen, gaur bezala. Gizon saindu horietako bat, bere bizar zuriarekin, apezpiku makil luzea eskuan, soingaineko gaztain kolorezkoa, San Mikolas, Konpostelako bidean dator. Uhasteen gaitik Amikuzeko Kinkileko hibia doi-doietarik pasatu du. Aingeru batek salbatu dio bizia. Aingeruaren besoa, kasu huntan, menean...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Eta erretretak?

Bihar eta etzi, geroago ere, nolako erretretak altxatzen ahalko diren, istorio horrek badauka biziki soka luzea. Aspaldian aldaketa frango aipu da. Bainan zoin, nolakoak eta noizetik goiti, hori ez da oraino batere pikoan. Erran bezala, bada segur solasketa frango ondoko egunetan akulatzeko. Edouard Philippe gobernuburuak zonbait xehetasun eman ditu halere joan den egunean. Gobernuak ez duela presaka ari nahi, hori berriz azpimarratua izan da, erakusterat emanez halere proiektua...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016