Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 19a

Borroka feminista Espainian

Hamabost urte betetzen ditu Espainiako gobernu sozialistak eta deputatuen gehiengoak zutik emana dutela emaztearen gerizatzeko araudi berria. Hona nun gobernua eskuinerat pasatzearekin ez ziotela lerro bakar bat ere aldatu. Ondorioz botere publikoek aurten 220 milioi euro ezarri dituzte emazte biktimen gerizatzeko. Hara sail berean hexagonoan ezartzen duten baino kasik hiru aldiz gehiago. Hala nola mehatxu pean bizi diren emaztek diru laguntza bat eskuratzen dutela beste bizitegi...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Seaskaren eskola sartzea

Peio Jorajuria presidente berriak bere lehen agerraldi ofiziala egin du eskola sartzeak direla eta. Lekua ere ez zen nola nahi hautatua, Arbona-Ahetzeko "Alhorga" ikastola berria ere estreinatzeko aitzakia izan baita. Seaskako presidenteak hitz bakoirrekin hasi du prentsaurrekoa: "Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu". Baikor ere 37. ikastola idekia izan dadin: ama-ikastola Arbonan kokatua da eta lehen maila Ahetzen idekia izanen...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Argitaletxe bat zerratzen

Ziburun plantatua duela hiru urte, lehengo poteria famatuaren egoitza berean, La Cheminante argitaletxea zerratzen da hilabete hunen hondarrean. Arras polliki abiatua zen, iduriz segurik, bainan ezin du aitzina segitu. Ez aski liburu saltzen hein batean heltzeko. Zuzendaria, Sylvie Darreau, baikor agertzen da halere. Beste bide bat hartuko duela bainan beti literaturari josia ditakeen zerbait, bera dena hortakoa baita. Anartean, etxea ez deno alde bat zerratua, han diren liburuak...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Nun ezar hondarkin horiek?

Donibane Lohizunen, Herri Berri abertzale taldeak zabaldu du ageri bat bere arrangura berezi bat agertuz. Nun behar diren utzi ilaun edo inerto deitzen ahal diren hondarkinak, lur eta harri, obra asko egitearekin metatzen direnak. Gero eta gehiago badela, eta izanen ere hain segur, bainan toki egokirik ez horien han ezartzeko....

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Igandean, Baltsan-Eguna

Ziburuko plazan heldu den igandean, irailak 15, iraganen da Baltsan-Eguna. Zernahi agusagailu goizeko 10ak eta erdietarik goiti. Mutxikoak 11k eta erdietan. Puzgarriak eta jokoak haurrentzat. Taloak salgai herriko ikastolaren sustenguz. Aratsaldean, 6ak iria arte, bost musikari talde, dena kantu eta soinu talde bakoitxean norbait ba ziburutarra: Ni Bana, Xeiki, Maddi Zubeldia, Daudane eta Mairu....

Inbido | 2019ko Irailaren 12a

Txirrindularien Espainiako itzulia

Aurten gure artean ere sekulan baino gehiago aipatu da txirrindularien Espainiako itzulia, ardura Vuelta deitzen dutena hor gaindi. Hoinbeste aipaldi ez da batere harritzeko, lehiaketa hori gutaraino jin baita alabainan. Biarnoan izanik Ipar-Euskal-Herrian barna segitu baitu, haitada baten abiatzea Donapaleun eginez. Txirrindulari lehiaketa guzien artean ezagutuenetarik da itzuli hori, sailkapen bat egin behar-eta hirugarren ezar ginezake, Frantziako itzulia lehen eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016