Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

EA-ko hauteskunde primarioak

Eusko Alkartasuna alderdiko militanteek Biltzar Nazionala egin dute Gasteizen idazkari nagusi berria hautatzeko hauteskunde primarioen prozesua abiatzeko. Prozesua hauteskundeak antolatzeko batzordeak koordinatuko du. Gisa horretan, Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak bermatu nahi du prozesua ahal bezain zabala eta parte hartzailea izatea, militanteen datu pertsonalak eta pribatuak babestuz. Hemendik aitzina, batzordeak bere gain hartuko du prozesuaren antolaketa osoa, hala nola...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Nafarroako Gobernua

Maria Chivite presidenteak prentsaren aitzinean aurkeztu ditu heldu diren 100 egunetarako Nafarroako Gobernuak dituen lehentasunezko 160 neurriak. Horien artean, bat nabarmendu nahi izan du buruzagi sozialistak: Enplegu Plana 2020-2024 onartzea, enplegua baita, Chiviteren ustez, herritarren kezka nagusia, eta beraz, Gobernuaren lehentasunetako bat. Ildo horretan, elkarrizketa sozialaren beharra azpimarratu du presidenteak. Bertze neurri batzuen berri ere eman du. Hala nola, urte...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Telesforo Monzon eLab

Telesforo Monzon eLab izeneko erakundea aurkeztua izan da irailaren 13an, Bergaran, Gipuzkoako herri horretakoa zen buruzagi abertzale historikoa gogoan, eta egoitza ere hor berean izanen du. Monzon eLab ideia-laborategia da, eta euskal Estatu subiranoa eraikitzen laguntzea du xede. Erakunde berriak Euskal Herrirako "norabide-aldaketa nahi dutenentzako" topagunea izan nahi du. Halaber, eragile pribatu eta publikoak harremanetan ezarri nahi lituzke. Iratxe Esnaola da...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Bertsularitza dolutan

Berri hitsa zabaldu da irailaren 12an: Jon Barberena Ibarra bertsulari eta idazle gaztea zendu da, supituki, 40 urtetan. Elizondon sortua zen, 1979an. Bertsulari gisa ezagutua zen gehienbat. Nafarroako txapelketan, txapeldunorde izan zen 2007an eta 2008an. Lehenago, 2004an eta 2003an, Mariano Izeta eta Xalto sariak irabazi zituen. Azken urteetan txapelketak bazterrera utziak bazituen ere, bertsu munduan segitzen zuen, Baztango bertsu eskolako kide eta irakasle gisa. Idazle...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Ordiziako gasna lehiaketa

Urte guziez bezala, gasna lehiaketa iragan berri da Ordizian (Gipuzkoa). Iaz bezala aurten ere, Lekarozeko Kortaria gasnategiak irabazi du lehen saria. Epaimahaiaren arabera, Julen Arburua artzainaren gasna izan da hoberena. Usaian bezala, antxeretan saldua izan da eta Donostiako Betijai Berria jatetxeak erosi du gasna erdia, 9 000 eurotan. Bigarren saria Ordiziako Joseba Intsaustirentzat izan da, eta hirugarrena Idiazabalgo Ander Barandiaranentzat....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Espetxe politika

Konponbidearen eta giza eskubideen alde bermatzen den Sare herritarra elkarteak euskal presoek jasaten duten urruntze eta sakabanaketa politika salatzeko txostena igorri dio Nazio Batuen Erakundeari. Txosten horrek euskal presoek Frantziako eta Espainiako presondegietan ezagutzen dituzten bizi-baldintzak aztertzen ditu, haien egoera juridikoa salatzeko xedez....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016