Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Mehatxuak

Gero eta gehiago, zonbat nahaskeria, zonbat bortizkeria eta zonbat jestu tzar! Badira hor gaindi auzapezak azkarki arrangura direnak herritar zonbaiten molde txarrak ezin onetsiz! Dena mehatxu artzen zaizkiotela, batzutan pusaka eta artetan joka ere! Norat ari gira bestenaz? Hautetsi multxo bat izan berria da barne-ministroaren ikusten, arrangura pisu horiek agertuz. Hainbestenarekin jakin da ere gaitzeko mehatxu itsusiak zauzkaten gutunak igorriak izan direla bi ministrori,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Gaixo gizona

Horra nun epaile hirukote batek ikerketapean ezarri duen Richard Ferrand legebiltzarburua, hau ere aski nahasia den istorio mintu batean barne ditakeela. Ministro zelarik, afera ilun horrengatik bortxatua izan zen gaixo gizona gobernutik kanpo joaiterat. Eta orai, deputatuen biltzarburu kargu handi hori utzi behar ote du? Bera ez da batere hortarik ari eta aski gora erran du, ikerketapean ezarria zela jakin orduko. Iduriz, macrontiar guziak alde ditu, errotik alde, ez duela-eta...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

11/13 sumarioa

Joan den astelehenean hasi da euskal presoak laguntzeaz akusatuak diren 47 auzipetuen kontrako auzia, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orotara, fiskaltzak 601 urteko presondegi kondena galdegiten du haientzat. Auzipetuen sustenguz eta 11/13 sumarioa bezala ezagutua den epaiketa salatzeko, manifestaldi jendetsua iragan da irailaren 14an, Bilboko karriketan....

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Irriño bat, artetan bederen

Medikuek diote irriz artzea biziki on dela osagarriarentzat. Dalai- Lama delakoak errana du egun bat ez litakeela pasatzerat utzi behar aldi bat bederen irriz ari gabe. Ezagutu ditut bizpahiru hazpandar loriatzen zirenak Mattin aheztar bertsularia entzutearekin: "Mattinekin, beti irriz asetzen gira eta hori bera ez da guti", horra zer zioten. Nik ere "Egun eta Bihar" sail huntan plazer nuke aste guziz zerbait irringarri sartzen ahal banu. Bainan nola egin? Frantziako gora-behera...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Eudeleko presidente berria

Gorka Urtaran Gasteizko auzapeza izanen da Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) lehendakari berria. Honela, Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. Urtaran presidente berriaren inguruan izanen dira Jose Antonio Santano (Irungo alkate sozialista), lehen presidenteorde gisa, eta Nagore Alkorta (Azpeitiko EH Bilduko alkatea) bigarren presidente orde karguan....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Ekain harpeak 50 urte

Duela 50 urte, ekainaren 8an zehazki, aurkitua izan zen Gipuzkoako Zestoa herrian dagoen Ekain harpea. Urteburu hori ospatzeko, ekitaldi desberdinak proposatuko dituzte heldu diren asteetan, Ekainberri erreplika erdigunean izanen delarik. Alde batetik, Ice Age Europe Day ospatuko dute irailaren 22an, museoa Ice Age Europe lankidetza sareko kide baita. Urriaren 18an, berriz, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek antolatuko dituzten Europako Ondarearen Jardunaldietan parte...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016