Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Margolariak beti erne

Ziburun, uda guzian eta igande guziz, margolari topaketak izaiten dira Postaren aitzineko plazan. Uztail-agorriletan, ardura hogoi bat badira biltzen direnak, irailean gutixago. Bakoitxak bere obretarik zonbait berexten ditu eta hor agertzen. "Beti giro ona da, gisa hortan elgar hobeki ezagutzen dugu eta jende askorekin harremanak izaiten" hola mintzo da Michel Richard donibandarra aspaldian horrat jiten dena. Margoetan bada denetarik, jende eta abere, toki ederra eginez...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Donibaneko organoarentzat

Agorrilaren leheneko HERRIAn idatzi ginuen obra pizkorrak bazirela egiteko Donibane Lohizuneko elizan eta bereziki organo handiaren xaharberritzea. Organo hori hamazazpigarren mendekoa da eta geroztik aldi bat baino gehiago berritua izana, azkenik duela berrogoi bat urte, holako musika tresna bat frango usu obra beharretan izaiten-eta. Idatzi ginuen ere diru bilketa bat eginen zela obra horientzat. Bada orotarat 370.000 euroren gastua. 133.000 euro Herriko Etxearen gain. Laguntza...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

19 bizitegi gehiago

Donibane Lohizunen, sozial maileko 19 bizitegi berri egitekoak dira Alturan etxegune zabalean, Senpere alderateko errebide zaharraren bazterrean. Salgai izanen diren bizitegiak. Hauek dira eremu hortan eraikiko diren azken bizitegiak. Aparkaleku berri baten muntatzea ere aipatzen dute, badela beharra. Eta beharbada baratze handixko bat etxegune hortan bizi direnentzat. Bizitegientzat, obrak heldu den urtean hasiko, urrian edo hola, erosle parrasta bat agertzen bada segurik arte...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Ravel festibalaren azken egunak

Aste huntan bururatzen da, hogoi egun iraunik, Ravel festibala. Eta azken egunak ez dira segur txarrenak izaiten! Ortzegun huntan beraz, irailak 12, aratseko 8ak eta erdietan, Senpereko elizan, Ravel akademiarat aurten etorri musikari gazte zonbait Philippe Manoury musikagile famatuarekin. Ortziralean, aratseko 9etan, Urruñako elizan, Daniel Roth organo joile paregabea. Larunbatean, Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian, goizeko 11etan eta aratsaldeko 3ak eta erdietan,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Zarautz, itsasbazterreko hiri xarmegarria

Zarautz, 23.000 biztanle, Orio eta Getaria artean kokatua den hiria da, Gipuzkoan, itsas-bazterrean. Autopista harturik, askotan ondotik pasatzen gira, gutitan gelditzen. Alta, bisita merezi duen hiria da. Hain zuzen, uda huntan Euskaltzaleen Biltzarrak kultur ateraldia antolatua zuen Zarautzera, hobeki ezagut dezagun. 34 lagunek dute gomitari ihardetsi, autobusez harat joanez. Horietarik ginen. Aitzineko urtetan bezala, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gillermo...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Berriz hor

Uda guzian ez dira biziki ikusi ez eta biziki entzun, Horiz Jantziak berriz hor dira haatik. Joan den larunbatean, asko tokitan berriz agertu dira. Etziren baitezpada anitz bainan gehienak arras berotuak. Ez dutela barkatuko eta ez dutela barkatuko! Montpellier hirian izan dira zalaparta saminak. Zonbait kolpatu ere ba. Polizaren auto bat erre ere dute....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016