Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Biltzar eta biltzar

Biltzar eta biltzar Alderdi gehienek biltzar nagusi berezi bat egiten dute sasoin huntan, kar berri batekin segitu nahiz aitzina. Ezkerraldeko horiek frango isil egonak dira. Sozialistak bereziki. Eskuindar "errepublikano" delakoek aski gora erran dute beren alderdia nahi dutela sanoki berritu bainan aitzindari ezagutuenetarik parrasta bat falta zen beren arteko biltzarrean. Macrontiarrak iragan asteburu hortan bildu dira Bordelen. Ohartuak dira, edo azkenean ohartzen ari,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Kukuruku!

Duela zonbait denbora, uztailaren 11n alabainan, aipatu ginuen Oléron ugarteko Maurice oilarra, bere auzoko senar-emazte batzuk arrunt begietan hartua, goizetan sobera goizik hasten zela kukuruku eta kukuruku, etzituela beraz jendeak beren gusturat lo egiterat uzten! Afera auzitegirat pusatua izanik, epaileek eman dute beren erabakiaren berri. Uxer baten erranak kondutan hartuz besteak beste. Gaixo oilarrak segitzen ahal du kukuruku eta kukuruku. Ez omen da arranguratu diren...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Sute eta sute

Bai, berriz ere izan dira hor gaindi gaitzeko suteak! Bordeletik ez hain urrun 170 hektara oihan eta larre kixkildu dira. Aude eskualdean, 140 hektara. Katalunia aldean, mugaren ondoan, 40 hektara. Eremu pizkorrak ere Indre departamenduan. Igandean egundainokotan, alimaleko sutea Hérault eskualdean. 400 hektara erre dira. Lanak ukan dituzte berrehun bat hektararen suaren menetik ezin begiratuz. Horiek oro idortearengatik segur bainan ere jendearen ezazolkeriaz, kasu egin...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Global Green City saria Gasteizentzat

Gasteizek Global Green City Award saria eskuratu du iraunkortasun sailean egiten duen lanarentzat. Nazio Batuen Erakundeak ematen duen izendapen horrek mundu guziko hiriek iraunkortasunaren alde egiten dutena saritzen du.Gisa horretan, Arabako hiriburua izendapen hori jadanik erdietsia duten Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia), Yokohama (Japonia) eta bertze hiri batzuen zerrendan sartu da. Gorka Urtaran alkateak hiriaren hautagaitza defendatu du 52 herrialdetako 500...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Arrauna

Kontxako Banderaren estropadetako finala jokatu da joan den igandean Donostian. Gizonen sailean, Hondarribiko Ama Guadalupeko taldea doi-doietarik nagusitu zaio Orioko taldeari. Emazteetan aldiz, Oriokoek eraman dute lehen saria, Donostiako Arraun Lagunak taldearen aitzinean. Bestalde, estropaden final eguna baliatu dute Zubietako erraustegiaren kontrako ekintzaileek beren desadostasuna plazaratzeko, Kontxako hondartzan egin duten giza kate baten bidez. Antolatzaileen arabera,...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Hondarribiko alardea

Besta giroan eta kalapitarik gabe iragan da, aspaldiko partez, Hondarribiko alardea. Goizeko zortzietako, jadanik, karrikak beteak zituen jendetzak harrera ona egin dio alardean emazteen parte hartzea aldarrikatzen duen desfileari, eta azken honek erakunde nagusienen sustengua ere ukan du. Bertzeak bertze, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Manu Lezertua arartekoa, eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Ahal...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016